Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

10 ekaina, 2015
DIPCeko ikertzaile batek Europako Ikerketa Kontseiluaren laguntza finantzarioa lortu du

1,9 milioi euro inguruko laguntza, ikertzaile gazteen ikerketa-proiektu berritzaileak gauzatzea du helburu.
Dimas García de Oteyza.

Donostia International Physics Centerren (DIPC) ikertzaile dabilen Dimas Garcia de Oteyzak, Europako Ikerketa Kontseiluak (ERC) ikertzaile gazteen ikerketa-proiektu berritzaileak gauzatzeko ematen duen garrantzi handiko dirulaguntza lortu du.

Datozen 5 urteotan Surfink deritzon proiektua lideratu eta garatzeko aukera bermatzea da Starting Grant programari atxikitako 1,9 milioi euro inguruko laguntza horren helburua.

Ekimen honen bitartez, substratu desberdinetako konplexu molekularren sintesi kimikorako teknika berrien garapenean aurrera egin, eta horien ondoriozko azalera nanoegituratuen propietateak eta funtzionaltasunak zehatz-mehatz kontrolatzea lortu nahi da.

Karrera jorratzen ari diren lider zientifikoei laguntza ematea da Starting Grants dirulaguntzen xedea, ikerketa-talde independenteak finkatzeko asmoz.

Programak zehatz-mehatz aztertzen ditu proposamenaren kalitatea eta berrikuntza-ahalmena, eta ondo gogoan ditu ikertzailearen curriculuma eta harrera-zentroaren baliabideak bezalako alderdiak.

Europar Batasunaren aintzatespen honez gain, ikertzailea Ikerbasqueko ikerketa irakasle izendatu berri dute.

García de Oteyzaren proiektua bat dator, azkenaldi honetan nanoegitura supramolekularren automihiztaketa-teknika berriei ematen zaien garrantziarekin, itxaropen handiak sortu baitira, teknologia horietan oinarritutako osagai aktibo eta funtzionalak dituzten gailu teknologikoak sortzeko aukeraren inguruan.

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?