Dominionek Bartzelonako Portuko logistika hobetzen lagundu du

26 abendua, 2018
Bartzelonako portuaren argazkia

Euskal konpainiak haririk gabeko soluzioa instalatu du APM Terminals operadorearen edukiontzien trafikoaren kudeaketa optimizatzeko

 

Zerbitzu multiteknikoetan diharduen Dominion euskal enpresak WiFi teknologian oinarritutako haririk gabeko komunikazio sarea hedatu du, APM Terminals deritzon portu-garraioko operadoreak Bartzelonako Portuan duen egoitzako edukiontzien trafikoaren kudeaketa errazteko.

 

APM Terminals-ek lan egiten duen Kataluniako hiriburuko portuaren Hegoaldeko Kaiko terminalak 81 hektareako guztizko azalera du, eta 2,3 milioi TEUtik gora biltegiratzeko edukiera. Itsas-garraioan erabili ohi den neurri horretako unitatea 6,1 metroko edukiontzi baten karga-gaitasunaren baliokidea da.

 

Dominionek hornitutako sistemak erabateko gaitasuna ematen die langileei lan-eremu osoan, datuak denbora errealean bildu eta bidaltzeko lana erraztuz, eskuko gailuetatik nahiz edukiontziak garraiatzeko ibilgailuetan instalatutako terminaletatik.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow