Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 uztaila, 2018 Azpiegiturak I+G

Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 4.479 m²-ko pabiloi industrial berriak inauguratu ditu Irungo Araso industrialdean

Inaugurazio-ekitaldira azaldu dira Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia, Arantxa Tapia, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburua, José Antonio Santano, Irungo alkatea eta Bidasoa Oarsoko Industrialdeko presidentea, eta eskualdeko beste ordezkari instituzional eta enpresari batzuk.
Araso Irun

Inaugurazio-ekitaldira azaldu dira Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia, Arantxa Tapia, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburua, José Antonio Santano, Irungo alkatea eta Bidasoa Oarsoko Industrialdeko presidentea, eta eskualdeko beste ordezkari instituzional eta enpresari batzuk.

Sprilur Taldeak bi sustapen berri hasiko ditu 2018an: Gametxo-Errandonea (Irun) eta Egiburuberri (Errenteria).

Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 3,61 milioi euro inbertitu zituen 2017an, eta 18 kontratu formalizatu zituen 5.389 m²-ko pabiloiak eta 496 m²-ko bulegoak eskatu zituzten enpresekin.

 

Irungo Araso industrialdeko pabiloien fase berria inauguratzeko ekitaldian izan dira Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia, Arantxa Tapia, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburua, José Antonio Santano, Irungo alkatea eta Bidasoa Oarsoko Industrialdea S.A.ko presidentea, eta Oarsoaldeako alkateak eta eskualde-agentziako ordezkariak.

 

Inaugurazio ofiziala egin baino lehen, ordezkari instituzionalak Industrialdeko pabiloietan kokatutako SMARKTEC enpresara bisitan joan ziren. SMARKTEC ingeniaritza enpresa bat da eta automatizazio markaketaren eta trazabilitate konponbideak  garatzen ditu siderurgiko eta oil & gas-eko sektoreetan bideraturik. Europa Batuetako herrietara esportatzen ditu bere ekoizpen gehiena, baita Brasilera, Ekialde Ertaina, India, Kanada eta Estatu Batuetara baita, hots, bere lehen merkatua.

 

Bisitaren zehar, agintariek, zuzenean, aukera izan dute ikusteko SMARKTEC-ek 4.0 industriaren eremuan produkzio-fasean daukan proiektu berri baten xehetasunak, bezero baten trazabilitate orokorraren ekoizpena betetzea da helburu.

 

Bidasoa Oarsoko Industrialdea S.A.k partaide ditu Sprilur –Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila eta SPRI Taldea–, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeetako udalak (Irun, Lezo, Pasaia, Errenteria eta Oiartzun), eta 2017ko irailean hasi zituen Irungo Araso Industrialdean 479 m²-ko zabalkuntza-lanak, 4 pabiloi berri eraikiz.

 

Nabe bakoitzak 770 m² inguru ditu, eta inbertsio osoa 2,6 milioi eurokoa izan da.

Eraikuntzen ezaugarriei dagokienez, pabiloi berriak Industrialdearen lehen fasean egin zirenen antzekoak dira. Lanak amaitutakoan, bere ingurunean harmonia handiz txertatutako espazio bat osatu da hirigintza eta eraikuntza aldetik.

 

2010ean amaitutako lehen fasearen ondoren, lau enpresa berri sartuko dira Bidasoa Oarsoko Industrialdeak Arason sustatu dituen pabiloien fase berri honetan. Bertan kokatuko diren enpresa jarduerak dira: piezen mekanizatua eta zehaztasunezko mekanizatua, zirkuitu elektronikoen diseinua, produkzioa eta montajea, eta gastronomia zerbitzuak.

 

Araso Industrialdeak baditu une honetan 18.479 m²-ko pabiloi industrialak, osorik okupatuta daudenak, 450 langile inguru enplegatzen dituzten 20 enpresa baitaude han kokatuta.

Sustapen berri hori martxan jartzeko funtsezkoa izan da, batetik, enpresengandik jasotako espazio eta lokal eskaera gero eta handiagoa eta, bestetik, Sozietateak ekitaldi ekonomiko ona itxi izana. Bidasoa Oarsoko Industrialdeak  3,61 milioi euro inbertitu zituen 2017an, eta 18 kontratu formalizatu zituen 5.389 m²-ko pabiloiak eta 496 m²-ko bulegoak eskatu zituzten enpresekin. Beraz, 2017ko ekitaldia amaitzean zenbakiek erakutsi zuten espazio industrialen eskaera hazten ari zela nabarmen Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeetan.

 

Irungo Araso industrialdea kokaleku estrategikoan dago, A8 autobideak Irungo Ventas auzora sartzeko duen korapiloan bertan, hirigunetik lau kilometrora eta Txingudi merkataritza-gunearen ondoan.

 

AURREIKUSITA DAUDEN SUSTAPEN BERRIAK

 

GAMETXO-ERRANDONEA (IRUN)

2017aren lehen erdian Bidasoa Oarsoko Industrialdeak lursail bat erosi zuen Irungo Alto Arretxe industrialdean. Lursail hori Gametxo-Errandonea enpresarena izana zen, eta bazituen 4.947 m², 3.215 m²-ko okupazio azalera eta 6.431 m²-ko eraikigarritasuna.

Sustapen berri hori 2019ko lehen hiruhilekoan jarriko da martxan, eta ustez urte bereko azken hiruhilekoan amaituko da. Kalkuluen arabera, 3,4 milioi euroko inbertsioa egingo da.

 

EGIBURUBERRI (ERRENTERIA). Z-4.3 partzela

Bideragarritasun azterlan bat egin ondoren, Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 2017ko abenduan adostu zuen erostea Errenteriako Egiburuberri industrialdeko Z-4.3 lursaila, 6.878 m²-koa, 5.806 m²-ko gehienezko okupazioa duena eta 7.125 m²-ko eraikuntzarako aprobetxamendua.

Sustapen berri horretan asmoa dago gehien 5 pabiloi berri egiteko 2018ko azken hiruhilekotik 2019 amaierara bitartean. Kalkulatzen da 4,4 milioi euroko inbertsioa egingo dela.

 

BIDASOA OARSOKO INDUSTRIALDEAREN ZENBAKIAK 2017an


2017an EGINIKO INBERTSIOA: 3,61 milioi euro

18 KONTRATU FORMALIZATUAK ENPRESEKIN.

SALDUAK: 5.389 m² pabiloi eta 496 m² bulego.

INSTALATUTAKO ENPRESAK, GUZTIRA: 18

DAGOKION ENPLEGUAK: 75

 


 

Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A.k 11 industria-gune kudeatzen ditu Bidasoa (Irun) eta Oarsoaldea (Lezo, Errenteria, Oiartzun eta Pasaia) eskualdeetan.

Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A 1986an sortu zenetik, 94,1 milioi euroko inbertsioak egin dira 11 gune horietan, 626.504 m²-ko azalera gordina kudeatu da, 141.897 m² lursail industrial urbanizatu dira, eta 130.465 m² pabiloi  eta 9.426 m² bulego saldu dira. Guztira, 2.735 langile enplegatzen dituzten 221 enpresa daude kokatuta sozietateak sustatzen dituen guneetan.

 

ARASO. ENPRESA POLIGONO ESTRATEGIKOA IRUNEN

 

AZALERA OSOA: 276.756 m²

OKUPATUTAKO AZALERA: 83.730 m²

7 LURSAIL URBANIZATUTA

INBERTSIOA: 30 milioi euro.

 

Sprilur-ek 2008an amaitu zuen Araso industrialdea, helburutzat hartuz osagarri izatea Bidasoa eskualdea historikoki tradizio industrial handiko ingurune bihurtu duten beste enpresa-gune batzuentzat.

Araso industrialdeak 276.000 m²tik gorako azalera dauka, eta lurzoru urbanizatuko 83.730 m² lursail eskaini die enpresei. Une honetan salduta dago bere azalera industrial guztia. Bidasoa Oarsoko Industrialdeak kudeatzen dituen pabilioietan kokatutako 20 enpresez gain, Sprilur-ek beste 5 lursail saldu dizkie hainbat sektoretako zenbait enpresari: Uvesco (6.674 m²), Zubelzu (4.615 m²), Transportes Cerezuela (24.373 m²), Eusko Trenbide Sareak, Mercadona, eta erregai hornikuntzako banatzaile bat.

 

Araso industrialdea urbanizatzeko eta industrialdeari dagokion lursailean eraikitzeko inbertsioa 30 milioi eurokoa izan da. Industrialde estrategiko honek eskaintzan ditu mota askotako enpresen premietara egokitutako espazioak, tamaina ertain eta handiko lursail urbanizatuak, eta ETEei zuzendutako pabilioi modularrak. Gainera, bere lurretan ostatatzen ditu sektore askotako eta proiekzio handiko enpresa trakziogileak.

 

Araso industrialdea proiektu estrategiko baten eredu argia da, erakunde arteko borondate nabarmena daukana eta eskualdeko enpresa-jarduera suspertzeko helburuz egina. Erakunde arteko lankidetza horri esker posible izan da hamarkada batez lurzoru industriala eta azpiegitura egokiak urbanizatzea eta lurzoru hori enpresei eskaintzea, kontuan harturik tamaina eta jarduera-sektore desberdinetako enpresen instalazio premiak. Zentzu horretan, Araso industrialdeak bere baitan biltzen ditu modu eredugarri batean kudeaketa sostengarria, ingurumenaren aldeko kezka eta mota eta tamaina desberdinetako enpresak, eta estrategikoki prestatuta dago edozein enpresa-ekimeni modu lehiakorrean garatzen laguntzeko.

Lotutako albisteak

25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
9 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko parke teknologikoak 30 urte ospatuko ditu talentuaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren zerbitzura Gipuzkoan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak