Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

18 ekaina, 2015
Arcelor-en Sestaoko lantegia birziklapenaren arloko europar proiektu baten saiakuntza-bankua izango da

CIC energiGUNE proiektu honen buru da eta 18 erakunde, hauetako lau Euskadikoak, biltzen ditu.
Arcelor-en Sestaoko lantegia.

Arcelor Mittal-en Bizkaiko lantegia, altzairugintzako hondarrak eta hondakinak birziklatu eta berrerabiltzeko CIC energiGUNE euskal ikerketa-zentroaren lidergopean gauzatuko den europar proiektu baten saiakuntza-bankuetako bat izango da.

Altzairugintzako hondakinen ingurumen-inpaktuari soluzioak ematea xede duen RESLAG izeneko ekimen honek 8,7 milioi euroko aurrekontua izango du.

Energia-biltegiratzean espezializatuta dagoen CIC energiGUNE ikerketa-zentroa dugu, 18 erakunde –hauetako lau Euskadikoak– biltzen dituen proiektu honen buru.

Altzairutegietako zepa material erregogorrezko osagaien fabrikazioan eta gisako esparruetan berrerabiltzea, edota energia-karga handiko industrietan eta eguzki-instalazio termikoetan beroa biltegiratzea ahalbidetuko duten teknologia berrien ikerketa da ekimen honen helburu nagusia.

Arcelor-Mittal dugu proiektu honetan parte hartuko duten ikerketa-zentro eta enpresetako bat, eta Sestaon duen lantegia diseinatutako teknikak frogatzeko egiazko laborategitzat erabiliko da.

CIC Energigune eta Arcelor Mittal-ekin batera, ekimen honek IK4 Azterlan, Novargi eta Ingalaterra, Frantzia, Alemania eta Italiako ikerketa-zentro garrantzitsuen partaidetza izango du.

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?