Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

19 maiatza, 2017
Arabako Teknologi Parkeak bat egin du lurraldeko lurzoru industrialaren eskaintza koordinatzeko eta kudeatzeko hitzarmenarekin, Foru Aldundiak, Udalak eta SPRI Taldeak egin zuten bezala

Lau erakunde horiek adostu dute beren kudeaketa- eta zerbitzu-sistemak koordinatzea, eskatzaileei eta interesatuei informazio zehatza eskaintzeko Araban nonahi eskuragarri dagoen lurzoruari buruz

Itziar Epalza, Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko zuzendari nagusia.

Atxikipen horren ondoren, lau erakunde horiek adostu dute beren kudeaketa- eta zerbitzu-sistemak koordinatzea, eskatzaileei eta interesatuei informazio zehatza eskaintzeko Araban nonahi eskuragarri dagoen lurzoruari buruz.

 

Iragan urtean Eusko Jaurlaritzak (Sprilur-en bitartez), Arabako Foru Aldundiak (Araba Garapen Agentziaren bitartez), eta Gasteizko Udalak (bere menpeko GILSA-Gasteizko Industria Lurra sozietatearen bitartez) hitzarmen bat sinatu zuten, eta orain Arabako Teknologi Parkea atxiki zaio hitzarmen horri. Gaur bertan onartu du Gasteizko Tokiko Gobernu Batzordeak.

 

Atxikipen horrek anitzagoa eta lehiakorragoa bihurtuko du Arabako lurzoru industrial eta teknologikoko eskaintza, eta posible egingo du modu globalagoan koordinatzea Araban ekonomi jardueretarako eskaintzen den lurzorua kudeatzen duten erakunde guztiak.

 

Arabako Teknologi Parkearen izenean, Itziar Epalzak –Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko Zuzendari Nagusiak– sinatuko du hitzarmena, helburutzat harturik lurzoru eta espazio gehiago eskaintzea Arabako edozein eskualdetan kokatu nahi duten enpresei.

 

Akordio honen bidez kudeaketa koordinatuko da, hobeto ezagutuko da Arabako enpresa-sarea eta elkarrekin aztertuko dira ekonomi jardueretarako azpiegituren eskaintza eta eskaera. Hau da, enpresei zein eskatzaileei zerbitzua emango zaie eta informazio zehatza eskainiko zaie edozein erakunde parte-hartzailek izan ditzakeen beharrak ondoen estaltzen dituzten azpiegiturei buruz.

 

Halaber, Sprilurrek, AGAk, Gasteizko Udalak eta Arabako Teknologi Parkeak ere, konpromisoa hartzen dute elkarlanean jarduteko Arabako industria sarea eta haren beharrak hobeto ezagutzeko, eta, horri begira, egokiak diren azterlan, analisi eta enpresa erroldak egiteko eta Araban dagoen industria azpiegituraren eskaintza eta eskaera elkarrekin analizatzeko, arreta berezia jarriz beharrizan berriak identifikatzeko, eta erabili gabe geratzen ari diren espazioak eta hiri bilbearren barruan dauden industria eraikinak beren oneratzeko. Asmo horrekin berorrekin, industria azpiegiturak dauzkaten beste erakunde pribatu eta publiko batzuei ere elkarlana eskainiko zaie, eta katalogo hori erantsiko interesa izan lezaketen bezeroei eskainitako informazioan.

 

Lau agente horiek zeregin horretarako eratutako taldeak zehaztu du dagoeneko zeintzuk izango diren elkarlanari ekiteko proiektuak; hasteko, hilero-hilero trukatu eta eguneratuko dira erakunde bakoitzak bere katalogoan erabilgarri dituen lurzati eta pabilloiei buruzko oinarrizko informazioa daukaten datu baseak: lokalizazio eta identifikazio datuak, ezaugarri teknikoak, hirigintza parametroak, prezioak, zortasunak, mantenimendu kostuak eta abar. Horri esker, erakunde bakoitzaren web orriak lotu egingo dira, haien arteko nabigazioa errazteko eta informazio koordinatua eta homogeneoa eskaintzeko.

 

Gauzatzeko neurrien artean izango da, orobat, merkatu azterketa bat egitea elkarrekin, honako hauei buruz: lurzoruaren eskaria, merkatuko segmentu batzuen eta besteen eboluzioa, eskatzen diren zerbitzu osagarriak eta egungo eskaintza egokitzeko beharrizanak, eta, orobat, lurralde historikoan eta arabar kuadrilletan zer industria lurzoru dagoen erabilgarri, identifikatuz zer aukera dagoen erabili gabe geratzen ari diren lurzoruak edo lurzoru narriatuak nahiz hiri bilbean dauden industria eraikinak beren oneratzeko.

 

Azpiegiturak 27 uztaila, 2020
Uruguaik “Amurrio Ferrocarril” enpresari esleitu dio trenbideetako ekipo modernoen hornikuntza

  Konpainia arabarrak ehundik gora saihesbide fabrikatuko ditu Uruguaiko erdialdea eta...Leer más

Azpiegiturak 24 uztaila, 2020
Zamudiok 8 pabilioi berri izango ditu Sprilur-en Pinoa Industrialdean

  Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea, S.A.k 1,75 milioi euroko inbertsioa egingo du...Leer más

Azpiegiturak 14 uztaila, 2020
Sprilur-ek 6 pabilioi berri egiteko lanak bukatu ditu Ortuellako Ballonti industrialdean

440 m²-tik 1.783 m²-ra bitarteko sei pabilioi.   Momentuz, Sprilur-ek eraikitako...Leer más

Azpiegiturak 6 uztaila, 2020
Sprilur Taldeak BIM teknologia aplikatzen du bere proiektuen gauzatze-prozesuan

Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea laster hasiko da 8 pabilioi berri eraikitzen Zamudioko Pinoa...Leer más

Azpiegiturak 18 ekaina, 2020
Elkarrizketa Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzako (FVEM) presidente Tamara Yagüeri

  Metalaren FVEM patronalak bere 127 urteko historia osoan presidentetzat daukan lehen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?