Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

1 abendua, 2017
3 urtean Sprilur-ek pabilioien %65 komertzializatu du Ortuellako Ballonti industrialdean

Ortuellako Ballonti II eta Portugaleteko Ballonti I ikuspegi aereoa
  • 2017an beste hiru enpresa kokatu dira eta guztira sei ari dira lanean Ballonti II. industrialdean
  • Eraikitako 10 pabilioien 8.172 m²etatik bakarrik geratzen dira 3 lokal eta urbanizatutako baina eraiki gabeko 3 lursail industrial

 

Industrialdeen kudeaketa eta sustapenerako Sprilur sozietate publikoak, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren eta Spri Taldearen menpe dagoenak, pabilioi industrialetara bideratutako industria-azaleraren %65 komertzializatu du Ortuellako Ballonti II industrialdean azken hiru urteetan.

 

Industrialde hori estrategikoki kokatuta dago AP-8 errepiderako sarbidean, Ortuellara bidean eta Portugaleteren erdigunerako sarreran. Ortuellako Ballonti industrialdeak 37.352 m²ko azalera dauka, bost lursail urbanizatu ditu, eta horietatik lau erabilera industrialerako dira eta bat erabilera komertzialerako.

 

Sprilur-ek 8.172 m² eraiki zituen industria erabilerarako bi lursailetan eta hamar pabilioi modular jarri zituen erabilgarri 2013tik aurrera. Pabilioi industrialen bi eraikin horietan 300 m²ko nabeak diseinatu ziren eta momentuz sei enpresa kokatu dira. Enpresa horiek 5.375,9 m²ko azalera okupatzen dute eta ehundik gora langile enplegatzen dituzte. Gainerako 11.275 m²ak urbanizatu egin ziren erabilera industrialeko hiru lursail eta erabilera komertzialeko lursail bat (980,47 m²) eskaintzeko. Lehenengo hiru lursail horietan aukera eman zaie enpresei instalazioak eraiki eta beren jarduera kokatzeko; erabilera komertzialeko lursaila, ordea, erregai-banatzaile bati saldu zaio.

 

Ballonti II industrialdean kokatzeko interesa agertu duten enpresa gehienak sarbide formula malguen bidez sartu dira, hala nola: alokairu sinplea, 3, 9 eta 12 urtera erosteko aukera ematen duen alokairua, edo ohiko formula erabiliz, hau da, zuzenean erosiz.

 

Ortuellako Ballonti industrialdean kokatutako enpresek hainbat sektoretako jarduerak garatzen dituzte, esaterako hauek: kalitate handiko junturak erabilera industrialerako, makineria zerbitzuak eraikuntzarako eta herri-lanetarako, obra, fatxada eta estalkien kudeaketa energetiko integrala, osagai industrialen muntaia eta manipulazioa, eta ekipoen kudeaketa.

 

Ballonti enpresa-gunean era guztietako enpresak aurkitzen dira: badira bi jarduera ekintzaile, 2016an sortuak, berritzaileak, eta eraginkortasun eta aurrezki energetikoko zerbitzu eta konponbide integralak txertatzen eta eskaintzen dituztenak; bada beste bat bere jarduera-sektoreko liderra  eta nazioarteko merkatuan (Portugal, Frantzia, Turkia, Polonia, Peru e.a.) haztera bideratua. Horrez gain, enpleguko zentro berezi bat kokatu da, EAEk aitortua, Estatu mailakoa eta lehentasuntzat hartzen duena erantzukizun soziala. Plantillaren %75ak (45 langile) ezgaitasunen bat dauka, eta %60 haziko dela aurreikusten da. Azkenik, ez ordea gutxienik, bada enpresa bat 4.0 industriari lotutako errealitate birtualeko eta handituko teknologia berritzaileak lantzen dituena, aisialdi, kirol eta entretenimenduaren mundura zuzendua.

 

Hala, Portugalete eta Ortuella bitartean dagoen industrialde horrek jarduera tradizionalak eta belaunaldi berriko industriak batzen dituen diziplina anitzeko enpresa-sare bat eskaintzen du.  Beraz, Ballonti enpresa-gunea eredugarria da kudeaketa, sustapen, garapen eta eraginkortasun aldetik, eta I+G+B eta 4.0. industriari lotutako jardueren aldetik.

Azpiegiturak 18 ekaina, 2020
Elkarrizketa Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzako (FVEM) presidente Tamara Yagüeri

  Metalaren FVEM patronalak bere 127 urteko historia osoan presidentetzat daukan lehen...Leer más

Azpiegiturak 16 ekaina, 2020
Sprilur-ek Azucarera Eraikineko klimatizazio-sistema berritu du energia geotermikoa erabiliz

Beharrezko kontsumo osoaren % 30 geotermia bidez sortuko da, hau da, lurrazaletik 200 metroko...Leer más

Azpiegiturak 3 ekaina, 2020
Sprilur-ek berriro ekin die Covid-19a agertu aurretik hasitako proiektuetako obrei

Berriro hasi dira lanak industrialde hauetan: Gasteizko Azucarera eraikina (klimatizazioa),...Leer más

Habic covid
Azpiegiturak 19 maiatza, 2020
Eusko Jaurlaritzak COVID-19a ez hedatzeko maskarak bertan egitea sustatuko du

Maskaren erabilera masibo baten testuinguruan, Euskal Autonomia Erkidegoak euskal herritarrentzako...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?