BEZEROAREN ARRETA 902 702 142

Enpresa-garapenerako euskal agentzia

 SPRIren Eslovakiako Bulegoa

2002tik hona, SPRIren Txekiar eta Eslovakiar Errepubliketarako bulegoak euskal enpresen nazioartekotzea sustatzen du Txekiar Errepublikan eta Eslovakian.

SPRIk Txekiar Errepublikan duen bulegoan euskarri integrala eskaintzen diegu euskal enpresei Txekiar Errepublikako merkatura sartzeko eta bertan kokatzen laguntzeko. Era berean, laguntza eta aholkularitza ematen diegu Euskadi Europako aliatu bezala ikusten duten Txekiar Errepublikako inbertitzaileei

SPRIren Alemaniako bulegoak babesten dituen euskal enpresen jarduera sektore garrantzitsuenak

  • Automobilgintza
  • Makina-erreminta
  • Energia
  • Tren-industria
  • Softwarea
  • Ingeniaritza
  • Elikadura
  • Igogailuak eta jasotze sistemak
  • Kirol armak
  • Eraikuntza
  • Galdaketa
  • Siderurgia
  • Trokelgintza eta moldeak
  • Saltoki handiak
  • Trokelgintza
  • Zurgintza
  • Ekipo ondasunak
  • Kontsumo ondasunak
  • Sektore farmazeutikoa
  • Elektroteknika eta elektronika

 

Euskal enpresarentzako zerbitzuak

Merkatuko adimena

  • Xede diren merkatuen informazio eta analisia.
  • Produktuaren arantzelen azterketa: inportazioak / exportazioak.
  • Bidaia-agendak prestatzea.
  • Laguntza.
  • Azoketarako laguntza.
  • Erakunde publikoekiko harremanak eta tramiteak.

Jomuga-herrialdeko egitura

  • Tokiko bazkideak identifikatzea.
  • Lursailak, pabilioiak, bulegoak, instalazio espezialitzatuak bilatzea.
  • Orientazio Juridikoa eta Fiskala, laguntza publikoak.
  • Aholkularitza jomuga-herrialdeko bankuko kontuak irekitzeko tramiteetan.
  • Laguntza produktua homologazio organismoetan erregistratzeko, Jabetza Intelektual Industriala.
  • Atzerriko giza-baliabideak bilatzea eta lehen aukeraketa egitea.
  • Bulego Birtualaren zerbitzuak.
  • Banatzaileak, eragileak, bezeroak bilatzea.

Sarea zabaltzeko zerbitzuak

  • Tokiko banatzaileen aldi-baterako jarraipena.
  • Hornitzaileak bilatzea.
  • Tokiko enpresei buruzko ikerketak eta txosten komertzialak.
  • Laguntza Esportazio Partzuergoak atzerrian sortzeko.

Finantzaketa

Laguntza organismo multilateralen lizitazioetan::

  • 1. urratsa: ebaluazioa eta estrategia.
  • 2. urratsa: prospekzioa eta negozio bilaketa.
  • 3. urratsa: merkataritza jarduerarako babesa.

Enpresa txekiarrentzako zerbitzuak

Txekiar merkatuan Euskadiren potentziala aurkeztea, azalduz leku egokia dela inbertitzeko.

Euskadin kokatu nahi duten Txekiako enpresen inbertsio berriak, berrinbertsioak eta enpresa-zabalkuntzak identifikatu eta sustatzea.

Aholkularitza ematea inbertitzaile potentzialei, kokapen premien eta estrategien arabera.