BEZEROAREN ARRETA 902 702 142

Enpresa-garapenerako euskal agentzia

SPRIren Argentina eta Uruguayko Bulegoa

2003tik hona, Eusko Jaurlaritzaren enpresa arloko Buenos Aireseko Ordezkaritzaren barruan, Argentinan nazioartekotzen laguntzen zaie euskal enpresei.

SPRIk Argentinan duen bulegoan euskarri integrala eskaintzen diegu euskal enpresei Argentinako merkatura sartzeko eta bertan kokatzen laguntzeko. Era berean, laguntza eta aholkularitza ematen diegu Euskadi Europako aliatu bezala ikusten duten Argentinako inbertitzaileei.

SPRIren Argentinako bulegoak babesten dituen euskal enpresen jarduera sektore garrantzitsuenak

  • Makina-erreminta
  • Burdindegi-tresnak
  • Ikus-entzunezkoak
  • Energia
  • Tren-industria
  • Softwarea
  • Automobilgintza
  • Ingeniaritza
  • Nekazaritzako elikagaiak
  • Eraikuntza
  • Ostalaritza
  • Elektronika

Enpresari eskaintzen dizkiogun zerbitzuak Argentinan

Argentinako merkatuan Euskadiren potentziala aurkeztea, azalduz leku egokia dela inbertitzeko.

Euskadin kokatu nahi duten Argentinako enpresen inbertsio berriak, berrinbertsioak eta enpresa-zabalkuntzak identifikatu eta sustatzea.

Aholkularitza ematea inbertitzaile potentzialei, kokapen premien eta estrategien arabera.