Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 otsaila, 2018 Nazioartekotzea Afrika eta Ekialde Ertaina Maroko

Energia berriztagarriak eta automozioa Marokon, aukerak euskal enpresentzat

Renault, PSG eta Ford enpresek Marokon sortu duten automozioaren sektoreko ekosistemak aukerak eskaintzen dizkio euskal industriari

Renault, PSG eta Ford enpresek Marokon sortu duten automozioaren sektoreko ekosistemak aukerak eskaintzen dizkio euskal industriari

Marokoko gobernuaren helburua da herrialdean kontsumitzen den energiaren %42 iturri berriztagarrietatik etor dadila 2020rako, eta horrek ateak zabal diezazkieke sektoreko euskal enpresei

36 euskal enpresa daude Marokon kokatuta (automozioa, energia berriztagarriak, eskuko tresnak, logistika…)

CIE Automotive, Sener, Siemens-Gamesa, Batz eta Bilboko Portuak azaldu dute nolako esperientzia izan duten Marokon

Intergune 2018 ekitaldiak, Eusko Jaurlaritzak sustatutako nazioartekotze foroak, toki garrantzitsua eskaini dio Afrika iparraldeko industria-gune gorakor honi

 

Eusko Jaurlaritzak sustatzen eta antolatzen duen Intergune ekitaldian, hots, nazioartekotzearen urteroko hitzorduan, jardunaldi monografiko bat egin da Marokori buruz. Ekitaldi horretan azaldu zaie euskal enpresei Marokoko merkatuak aukera handiak eskaintzen dizkiela, besteak beste automozioaren eta energia berriztagarrien sektoreetan, ongi jakinik Euskadik esperientzia handia duela arlo horietan eta konponbideak eskaintzen dituela balio-kate osoan.

 

Gaur egun 36 euskal enpresa daude kokatuta Marokon, batik bat, automozio, energia, eskuko tresna, nekazaritza eta elikadura eta logistika sektoreetakoak. Horietako batzuk dira CIE Automotive, Batz, Sener eta Siemens Gamesa, zeintzuek beren esperientzia azaldu baitiete Intergunen eginiko topaketara bertaratu direnei.

 

Javier Zarraonandia Industria sailburuordeak inauguratu du topaketa eta nabarmendu du Maroko oso kontuan hartu beharreko merkatua dela. Bere hitzaldian esan du, azken ekitaldiko balantza komertzialaren arabera, Afrikako lehen jomuga dela euskal esportazioentzat eta, geografikoki duen kokapen estrategikoari esker, beste merkatu batzuetarako ateak zabal ditzakeela. Kokalekuaren balio horren osagarri bezala, Marokoko gobernuak hainbat neurri hartu ditu atzerriko inbertsioa erakartzeko, hots, hara eramateko Marokoko estrategia ekonomikoak epe ertainean finkatu dituen lehiakortasun-helburuentzat konponbideak eskain ditzaketen enpresak.

 

Marokok Bilbon duen kontsulordeak azaldu du 2014an abiarazitako Azelerazio Industrialeko Planaren bidez atzerriko zuzeneko inbertitzaileak erakarri zirela, batez ere, zonalde frankoan sortutako automozio-gunera, bertan kokatu zirelarik Renault eta aurrerago PSG, eta baliteke aurrerantzean Ford enpresa ere hantxe ezartzea.

Lotutako albisteak

25 Marzo, 2024 Nazioartekotzea
100 urteko esperientziak gainazalen tratamenduaren sektoreko erreferente bihurtu du JAZ
Irakurri gehiago
WindEurope Inauguración 21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek 100 beka atera ditu nazioartekotzearen arloko profilak prestatzeko
Irakurri gehiago
Australia Basque Trade 19 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik energia berriztagarrien Australiako merkatura zabaldu du bere etorkizuna
Irakurri gehiago
14 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak