Velvet Bakery, Civualde, Meteo for Energy, JakinCode, Imeseza eta José Miguel Munilla izan dira AJEBASK Araba 2017ko sarituak

4 urtarrila, 2018
AJEBASK Sariak Premios Alava Araba

Ajebask-Arabako Enpresari Gazteen Elkarteak Gabonetan egin du bere urteroko sari-banaketa ekitaldia Gasteizko Lakua hotelean. Profesional eta enpresa ugari biltzen dira topaketa horretara, aitortza egiteko proiektu ekintzaile zenbaiti, norbere burua gainditzeko istorioei, oinarri teknologikodun ekimen berritzaileei, negozio familiarrei eta teknologia sektoreko puntako industriei. 

 

Aurten saria eman zaie dena jokoan jartzen duten bost ekintzaileren ahaleginari, alegia, beren ametsa lortzeko gogor lan egiten dutenei:

 

Guillermo Sáez Vianak –elkarteko egungo presidentea eta Estatuko CEAJE konfederazioko presidenteordea- esan zuen “Arabako gizarte guztiak jada ezagutzen duen eta ondo errotuta dagoen sariketa hau baliagarri dela enpresari gazteen garrantzia aldarrikatzeko eta aitortza egiteko beren meritu, ahalegin eta sakrifizioari”.

 

Dozena bat ekintzaile gaztek sortu zuten Elkartea 1996an, helburutzat hartuz foro izatea eta foro horren bidez hausnartzea, konponbideak bilatzea negozio sorkuntzarako eta elkarri laguntzea, baliabideak bideratuz eta enpresaritzaren bide latzean lagungarri izan daitezkeen jarduera osagarriak eskainiz.

 

+info: www.AjebaskAlava.es

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow