Aitor Gil, Jon Clemente eta Lander Unanue, “Stockare”: “Garajetik irteten ari gara”

25 azaroa, 2017

Startup guztiek dute beren istorioa. Kasu honetan, “amets handiak” dituzten hiru gazte 2012an elkartu ziren galdera bakar bati erantzuteko: “Egingo dugu zerbait? Gogor ekin beharko diogu, luzaroan, eta ziurrenik ez gara enpresa izatera ere iritsiko… halere, ahaleginduko gara?  

Ahalegintzea erabaki zuten Stockare enpresa osatzen duten hiru bazkideek: Aitor Gil, “geek informatikoa eta blockchain zalea”; Jon Clemente, “elektronikoa eta produktua hasieratik bukaerara diseinatzen duena”; eta Lander Unanue, “jendearekin konektatzen saiatzen den telekoa”. Badira bost urte lehen ideia hura izan zutela, eta urtebete daramate enpresa gisa. Abentura hura errealitate fidagarri eta sostengarri bihurtu da, proiektu ona da inbertsioak jasotzeko eta bere sustatzaileek lurrean dituzte oinak: “Garajetik irteten ari gara”.

 

Duela denbora batetik hona teknologia disruptibo berriak sortu dira, eta zuen misioa da teknologia horiek erraz merkaturatzea.

Teknologia berri asko ari dira sortzen, batez ere 4.0 Industriaren arloan. Horietako gehienen helburua da industriaren benetako arazo bati erantzutea. Ez hori bakarrik, RFID teknologiak, adibidez, 70 urte baino gehiago ditu, baina produkzioaren kostua hainbeste murriztu da, ezen inoiz imajinatuko ez genituzkeen sektoreetan ere sar baitaiteke dagoeneko.

Stockare enpresan saiatzen gara sartzen teknologiaz ezer ez dakien erabiltzailearen azalean -nahiz eta batzuetan kosta egiten zaigun-, horregatik diseinuan eta erabilera errazean zentratzen gara.

Usagarri egiten dugu teknologia.

 

Barra-kodetik RFID teknologiara… Baina zer da? Nola funtzionatzen du? Azal iezazkiguzu bere abantaila garrantzitsuenak.

Irrati-frekuentzia bidezko identifikazioa (RFID) etiketa identifikatzaile bat da, masiboki irakurri daitekeena RFID irakurle batetik hainbat metrora. Gehienek identifikatzen dute etorkizuneko supermerkatuarekin, non erosketa-orgatxoa uztai batetik pasatakoan, hark automatikoki irakurtzen baititu artikulu guztiak.

Inditex eta Decathlon enpresek dagoeneko inplementatu dute beren arropetan, eraginkorrago izateko bere barne-logistikan. Herri-lasterketetako dortsal gehienetan ere erabiltzen da, korrikalarien denborak neurtzeko. Hemen da!

Gero eta sarriago galdetzen digute “RFID ARMAIRUARI” buruz, hori izan baitzen Stockare enpresan inplementatu genuen lehenengo sistema. Bezeroak arazo bat zuen, tresnak desagertzen zitzaizkion eta: RFID armairuak identifikatzen zuen tresna bat hartzen zuen langilea eta noiz hartzen zuen. Hainbat hilabeteren buruan, berriz hitz egin nuen bezeroarekin; esan zidan jada ez zituela “hainbeste tresna galtzen”. Barre egin genuen.

 

Zerbitzuak, aplikazioak eta RFID proiektuak sektore eta behar desberdinetarako…

Teknologia bakarrik erabili beharko litzateke onuragarria denean erabiltzea. RFID teknologiaren kasuan, hauek dira zuzeneko abantailak: inbentarioa egiteko denborak murriztea, sarrerak eta irteerak identifikatzea, elementu zehatzak bilatzea espazio desordenatu batean…

Inbentarioa egiteko ordubete baino gehiago behar baduzu, deitu iezaguzu!

Osasunaren sektorean hasi ginen, baina orain gure bezeroak gehiago dira industrialak, eta norabidea aldatu behar izan dugu…

 

Osasunaren zaintza, moda eta txikizkarientzako salmenta, ekitaldiak, 4.0 Industria… duela gutxi “COOLFOX” aurkeztu duzue Basque Industry 4.0 kongresuan. Hala da, bai. BIND 4.0 programarako aurkeztu genuen dispositibo bera da. Programa horren finalera iritsi ginen, eta erabaki genuen dispositiboa Basque Industry 4.0 Kongresuan erakustea.

CoolFox (http://www.stockare.com/coolfox.html) dispositiboak geokokapenari eta tenperaturari buruzko informazioa bidaltzen du denbora errealean SigFox sarea erabiliz. SigFox Gauzen Interneterako (IoT) konektagarritasun mota bat da, aukera ematen duena datu gutxi bidaliz edozein “gauza” konektatzeko. 2019an baliozko objektu gehienek CoolFox dispositiboaren antzeko zerbait izango dute…

 

Badakizue zein garrantzitsua den “merkatuari entzutea eta I+G-n inbertitzea”. Entzutea nahiko erraza da, baina inbertitzeko finantzaketa egokia behar da…

Beti daude teknologia interesgarriak merkatuan, haietako batzuei buruz gehixeago ez jakitea da inbertsio okerrena. Askotan ez da behar finantzaketa handirik, garrantzitsuagoa da irudimena, sormena eta arriskuak hartzea. Askotan huts egin dugu, estropozo egin dugu, aldatu eta berriro hasi behar izan dugu… horrela lortu dugu aurrera egitea eta azkar ikastea.

 

Jaso dituzue beste laguntza publiko eta pribatu batzuk ere zuen erronkak aurrera ateratzeko

Gaur egun Europako “RFIDrone” proiektuan sartuta gaude Drone by Drone enpresarekin batera, eta RFID irakurle bat duen dron bat garatzen ari gara azalera handietan irakurketak egiteko. Proiektu hori Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterraren bidez iritsi zaigu, Klusterreko kide baikara, eta oso gustura gaude gainera. Proiektu horretaz gain, BEAZ eta SPRI erakundeen laguntza prozesuak iragan ditugu, eta aurrera goaz pixkanaka.

BIND 4.0 azelerazio programa publiko-pribatuan daukagu itxaropena jarrita, asmoa baitugu finalera iristeko. Esango nuke hiru aldeko ekimen arrakastatsua dela, hiru aldeak direlarik Eusko Jaurlaritza, enpresak eta startupak, eta beste sektore batzuetan ere aplikatu daitekeen eredua da gainera.

“Goian aipatutako erakunde guztiez gain, eskerrak eman nahi dizkiegu gure aholkulariei, beren gomendio onenak ematen dizkigutelako, elkar konektatzen gaituen Bizkaia.Network plataformari, eta Uribe Kostako Behargintzari, ematen digun laguntzagatik.

Baina, batez ere, gure izateko arrazoiari, ekintzaileon espiritu abenturazaleari eta Stockhare enpresako langile, bezero edo kolaboratzaile direnei eta izan direnei”.

 

+info: www.stockare.com

 stockare

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow