Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 maiatza, 2018 Ekintzailetza I+G Start up UP Euskadi

Teknologia berriak, marketina eta talentu profesionalaren kudeaketa Donostia Tech Week ekitaldian

Donostia Tech Week ekitaldiaren bigarren edizioa maiatzaren 9, 10 eta 11n egingo da Kursaal Jauregian

Donostia Tech Week ekitaldiaren bigarren edizioa maiatzaren 9, 10 eta 11n egingo da Kursaal Jauregian, zuzenean ezagutarazteko teknologia berrien eta marketin digitalaren esparruetako azken giltzarriak. Osagarri gisa, bertan egingo da baita ere Gipuzkoa Tech Talent Forum, talentu profesionalaren kudeaketarekin lotutako gaiak lantzeko.

Antolakuntzaren helburua da tokiko ekosistema berritzailearen potentziala erakustea eta startup, enpresa eta antolakundeak garapen teknologikoaren esparruan jokatzen ari diren papera azaltzea.

 

Donostia berriro izango da teknologia berrien, marketin digitalaren eta talentu profesionalaren kudeaketaren euskal hiriburua, Kursaalen egingo delako Donostia Tech Week (DTW) ekitaldiaren II. edizioa. Ekitaldi horretan ezagutzera emango dira gai horien inguruko elementu berritzaileenak, 20tik gora adituren presentziarekin eta kasu arrakastatsuei buruzko azalpenekin.

Hispavista-k antolatu du ekitaldia ieTeam Consultores-en lankidetzarekin eta IK4 teknologia-zentroen, SPRIren (Garapenerako Euskal Sozietatea), Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Keler enpresaren laguntzarekin. Donostia Tech Week ekitaldian ahalegina egingo da eraldaketa digitala eta negozioen hazkundea azeleratzeko, konponbideak bilatuko zaizkielarik egungo eta etorkizuneko erronkei berrikuntzaren eta teknologiaren bitartez.

DTWk iraungo duen hiru egunetan hitzaldi, elkarrizketa eta mahai-inguruen egitarau erakargarri bat eskainiko da dohainik (aurrez online erregistratuta) Euskal Herriko eta Estatuko profesional ezagunen eskutik, eta gainera networking saio praktiko bat egingo da hitzaldiak amaitutakoan.

 

DTWren egitarau zabala
Datorren asteazkenean Aitor Cobanerak, SPRIko teknologia eta berrikuntzako zuzendariak, emango dio hasiera ekitaldiari.  Lehen jardunaldia marketin digitalean zentratuko da, eta José Ignacio Simons-ek (Head of Network & Data Science HispaVista enpresan) Marketing Automation delakoari buruz hitz egingo du. Jon Elzok (GuraMarketing konpainiako kontseilari delegatuak) hizpide hartuko du nola aplikatu neuro-marketina merkatuko ikerketan.

Beste hizlarietako bat Leticia Herrero (Estrategia eta Eraldaketa Digitaleko zuzendaria AdCity Havas Group enpresan) izango da, zeinak hizpide izango baititu marketplaces deiturikoak. Bestalde, Isabel Canalesek (marketin operatiboko zuzendaria Euskaltelen) azalduko du nola definitu estrategia digital bat teknologia negozioetara egokituz.

Saioko ekitaldi garrantzitsuena 4.0 marketinari buruzko mahai-ingurua izango da; lehen aipatutako Leticia Herrero eta Isabel Canales-ekin batera, eztabaida horretan parte hartuko dute baita ere Aitziber Larumbek (Eurogap enpresako bazkide zuzendaria) eta Laura Zorrillak (Indi & Cold enpresako marketin zuzendaria).


Gipuzkoa Tech Talent forum
DTW ekitaldiaren bigarren jardunaldian talentuaren kudeaketa eta profil profesional berriak izango dira hizpide. Ana Baliña (Giza Baliabideetako Business Partner S21sec enpresan) izango da lehen hizlaria, eta Zibersegurtasun enpresen erakarpen erronkez mintzatuko da. Bart Farrell-ek (Talent Manager Ve Global enpresan) azalduko du zer egin behar den bertako eta nazioarteko talentua Euskadira erakarri eta atxikitzeko.

Talentuari eta teknologiari eskainitako mahai-inguruan parte hartuko dute Koldo Arandiak (Ibarmia enpresako zuzendari nagusiak), Juncal de Lucasek (Salto Systems enpresako Giza Baliabideetako zuzendariak), Isabel Bustok (i68 enpresako zuzendari nagusiak) eta Alberto Condek (Xabet enpresako zuzendari nagusiak). Saio horretan egingo da baita ere Gipuzkoa Tech Talent Forum enplegu foroa (aldez aurretik eman behar da izena).

DTW ekitaldiaren hirugarren eta azken saioa berrikuntzari eta teknologiari buruzkoa izango da, eta kate-blokean, machine learning-en eta datu handietan zentratuko da. Aipatzekoa da José María Callejak (IKTen merkatuko zuzendaria Tecnalian) emango duen hitzaldia, non kate-blokeen teknologiaren funtzionamendua azalduko baitu. Bestalde, Ibai Gesalagak (Finantza Pertsonaletako Coach-a EducAurum enpresan) aztergai izango du “bitcoin” txanpona ote den aro digitaleko urre berria.

Saio horretan orobat parte hartuko dute Gabriel Aldamiz-Echevarríak (modako Chicisimo aplikazioaren enpresako zuzendari nagusiak), Iker Barrenak (Hispavista Labs enpresako zuzendari nagusiak), Oscar Rubio eta Javier Añorgak (IK4 zentrokoak) eta Eduardo Jauregui Torrecillak (IRISBOND enpresako fundatzaile eta zuzendari nagusiak).

 

Informazio gehiagorako: www.donostiatechweek.eus

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Bakarts.io Bakarts 26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak