Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 apirila, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

“Rail Live”: aukera bikaina startup berritzaileak azeleragailuekin eta haztegiekin elkartzeko

BEC!ek (Bilbao Exhibition Center) metro, metro arin eta aldiri bidezko garraioaren sektoreko azoka eta kongresu garrantzitsuenetako bat ostatatuko du 2018ko apirilaren 18 eta 19an.

BEC!ek (Bilbao Exhibition Center) metro, metro arin eta aldiri bidezko garraioaren sektoreko azoka eta kongresu garrantzitsuenetako bat ostatatuko du 2018ko apirilaren 18 eta 19an. Rail Live! ekimenaren antolatzaileak azken ukituak ematen ari zaizkio Metro, Metro Arin eta Aldiriei buruzko nazioarteko ekitaldiaren egitarauari. 100 herrialdetako ordezkariek aukera izango dute sektoreko azken aurrerapen teknologikoak ezagutzeko ekitaldiko erakusketa-gunean. Gainera, aldibereko hitzaldien egitarau zabal bat prestatu da, non nazioarteko 150etik gora hizlarik parte hartuko baitute.

 

Azken edizioak Londresen egin ondoren, aurten Bilbo izango da lehenengoz ekitaldiaren egoitza. Mafex-Estatuko burdinbide elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin antolatuko da. Kolaboratzaile bezala parte hartuko dute SPRIk, ETS-k, Euskotrenek eta Metro Bilbaok. Eta Adif eta Renfek ere babestuko dute ekimena.

Rail Live! ekitaldiak sektoreko konpainia ugari bilduko ditu, hala nola, CAF Taldea, Arcelor Mittal, Ingeteam, Indra, Siemens, Bombardier eta Stadler. Aurreikuspenen arabera, 60 enpresak parte hartuko dute, eta baita hainbat startupek ere, zeintzuek aukera izango baitute etorkizunean sektorea irauliko duten azken nobedadeak azaltzeko. Azkenik, ekitaldira bilduko dira orobat IK4 Research Alliance Teknologi Zentroa, Mugikortasun eta Logistika Klusterrak eta Fundigex elkartea (galdaragintza). Rail Live! aukera paregabea da startup berritzaileentzat azeleragailuekin eta haztegiekin solastatzeko.

“Berrikuntza, Teknologia, Ekintza” lelopean, bi eguneko eztabaida zabala abiatuko da garraio publikoak munduan duen egungo egoerari eta etorkizunari buruz. Antolatzaileek agenda trinkoa prestatu dute, zeina apirilaren 17an hasiko baita ordezkari eta enpresen arteko aurretiazko lan-saioekin.

Eztabaida foroetan hizpide izango dituzte garraio publikoaren etorkizunerako funtsezkoak diren gaiak, esaterako, sostengarritasun estrategiak, kontrol-sistemen aurrerapenak, mugikortasunaren eta horrekin lotutako zerbitzuen hobekuntzak, eta IoT-k garraioaren munduan izango duen bilakaera. Horretarako, hitzaldiak eta kasu praktikoak eskainiko dira hiriko burdinbideetako garraioaren sektorean itzal handia duten erakundeen eskutik: Transport for London (Londresen garraio publikoaz arduratzen den erakundea), Los Angeleseko Metroa edota Metrolinx (Kanada), besteak beste.

Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratuko du ekitaldia. Ondoren, mahai-inguru berezi bat egingo da ETS, Euskotren, Metro Bilbao eta SPRI Taldeko arduradun nagusiekin, “Euskadiko Garraio Publikoaren berrikuntza-estrategia” izenburupean. Alex Arriolak (SPRI Taldea), Eneko Arruebarrenak (Metro Bilbao), Imanol Lezak (Euskotren) eta Aitor Garitanok (ETS) hizpide izango dituzte Eusko Jaurlaritzak sektoreko berrikuntzarekin hartu duen konpromisoa eta orobat aurkeztuko dute garraio-eredu sostengarri eta integratu bat, Euskadiko kohesio sozialerako eta garapen sozio-ekonomikorako tresna gisa erabili nahi dena.

Helbide honetan aurkituko dituzu ekitaldiaren egitarau osoa, erakusketan parte hartuko duten enpresen zerrenda, hizlariak eta babesleak:

http://www.terrapinn.com/metrobilbao2018

 

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak