Enigmedia hizpide Tecnalia Ventures erakundeak antolatutako hurrengo Pitch&Pintxo ekitaldian: martxoak 23

12 martxoa, 2018
pitch & pintxo enigmedia

“Pitch & Pintxo” Tecnalia Ventures erakundeak antolaturiko topaketa batzuk dira, helburutzat dutenak izaera teknologikoko ekimen ekintzaileen esperientziak erakutsi eta partekatzea ingurune informal eta atsegin batean.  Topaketa martxoaren 23an egingo da ADEGIn, eta Enigmedia enpresaren sortzaile eta zuzendari nagusi Gerard Vidalek zuzenduko du. Bertaratzen direnek aukera izango dute jakiteko nola lortu duen Donostiako startup horrek enkriptatzearen sektoreko lider izatea eta zergatik doan beti enkriptazio estandarrak baino urrats bat aurrerago.  

Doktoretza tesia egin ondoren, Gerardek praktikan jarri zuen komunikazioak babesteko deskubrimendu zientifiko bat. Enigmedia 2011aren amaieran sortu zuten TECNUN Ingeniaritza Eskolako hiru ikaskide ohik, helburutzat harturik pribatutasuna demokratizatzeko gai zen teknologia bat sortzea, usagarria eta merkea, datu-jabeei beren datuen jabetza itzultzeko.

Enigmediaren teknologiaren potentzialak hainbat inbertitzaileren interesa erakarri du, baliagarri delako Datu Handien sektoreari segurtasuna emateko, izan ere, zifratze-sistema berezi horrekin datuen prozesamendu-zentro handiek kostu operazionalak aurreztu ditzakete.

Konpainiak finantzaketa-erronda bat itxi zuen 2016ko udan Alma Mundi Innvierte Fund funtsaren eskutik, eta 1,5 milioi euroko inbertsioa lortu zuen. Enigmediak erabaki du negozioa dibertsifikatzea eta komunikazio mugikorren edo energiaren sektorean sartzea “Enigmedia App” produktuarekin, zeina dagoeneko erabiltzen baita IBEX35 taldeko korporazio handietan.

Jardunaldian zehar aukera izango da Gerardekin hitz egiteko, jakiteko bere konpainiak zer egingo duen hazteko eta nazioartekotzeko, eta ezagutzeko nolako harremana duen berriki Turing Saria irabazi duen (informatika arloko Nobel Sariaren modukoa) Whitfield Diffie doktorearekin, kriptografia modernoaren aitarekin.

 

2018ko martxoaren 23a
13:00 – 15:00 artean, ADEGIn

Izen-emateak:
https://docs.google.com/forms/d/1q31BIAcfKq9cKYbbRvlb4HSxBpbC0f2mWtg3Khoxkig/viewform?edit_requested=true

http://www.tecnaliaventures.com

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow