“CA! Startup Prizes” sariak elikaduraren eta gastronomiaren mundua aldatu nahi duten startupentzat

28 abendua, 2017
CA! Startup prizes

Basque Culinary Center-ek berriro egin du “CA! Startup Prizes” sariketarako deialdia “Culinary Action” programaren barruan. Sari horiek aitortza egiten diete esparru hauetan lanean ari diren startupei: “food delivery & on demand”, “Internet of Food”, janariaren 3D inprimaketa, “Smart” guneak edo jatetxeak, esperientzia gastronomikoak, zehaztasunezko laborantza, ordezko elikagaiak edota, besteak beste, aplikazio mugikorrak.

Sariketaren helburu nagusia da balioa ematea sektoreko talentu ekintzaileari eta bertan sortzen eta garatzen diren negozio-eredu disruptiboei. Epaimahai batek baloratuko ditu aurkeztutako negozioak, zeinak zorrotz aztertuko baitu nolako berrikuntzak dakartzaten negozio horiek. Hauek dira lehiaketako kategoriak: startup onena eta berrikuntza onena. Biek ala biek sari ekonomikoak jasoko dituzte, eta sustapen ekintzak egin ahal izango dituzte.

Hona hemen “CA! Startup Prizes” sariketan parte hartzeko aurkeztu beharrekoak: gutxieneko produktu bideragarri bat, negozio-eredu baliozkotua, gastronomia eta elikadura sektoreetako bezeroen neurketak, garatzeko moduko eszenatoki eskalagarri bat eta kanpora begirako balizko proiekzioa.

Startupek urtarrilaren 18ra arteko epea dute izena emateko.

+info: www.culinaryaction.com

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow