Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 maiatza, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

11 startUP Culinary Action CA! Azeleragailuaren edizio berrian

Culinary Action CA! Azeleragailuaren edizio berriak 11 startup aukeratu ditu, zeintzuek aktiboki parte hartuko baitute programa honen prestakuntzan hamar astez, hots, ekainaren amaierara arte.

Culinary Action CA! Azeleragailuaren edizio berriak 11 startup aukeratu ditu, zeintzuek aktiboki parte hartuko baitute programa honen prestakuntzan hamar astez, hots, ekainaren amaierara arte. Azeleragailu horren helburua da merkatura sartzeko fasean dauden ekimen ekintzaile gastronomikoak azeleratzea.

 

Talentua sustatzea da CA! Azeleragailuaren helburu garrantzitsuenetako bat. Ekimen horren xedea da ekintzaileak eta liderrak bilatzea Elikadurarekin eta Gastronomiarekin lotutako enpresa proiektuak garatzeko.

Aukeratutako startupek hainbat laguntza zerbitzu jasoko dituzte, eta prozesu osoan alboan izango dituzte Basque Culinary Center-eko eta BCC Innovation taldeko tutoreak:

Benetako esperientzia ekintzaileak ezagutzeaz gain, aukera izango dute lehen mailako tailer praktikoetan parte hartzeko. Kontaktu-sare zabal batean sartuko dira, eta inbertitzaile-sare baten laguntza jasoko dute finantzaketa bilatzeko. Bestalde, programan zehar co-working gune bat izango dute beren proiektuak garatzeko.

Aurten hauek izan dira aukeratutako startupak:

  • Barissta, Order&Payment enpresak kafetegi independenteentzat egindako plataforma mugikorra.
  • Coolloger, hotz-katea teknologia propioarekin eta eraginkortasunez monitorizatzeko proiektua.
  • Cuits & Beans, hutsean ontziratutako lekale egosi freskoekin produktu-sorta zabala garatzen duen proiektua.
  • Food Save System, elikadura arloko segurtasun kontrolak digitalizatzeko eta automatizatzeko aplikazio autonomoa.
  • Foods For Tomorrow, mugimendu horrek landare-proteina batean oinarritutako osagai bat sortu du, “Heura” marka izenarekin erregistratu duena, elikagai begano berritzaileak garatzeko eta merkaturatzeko.
  • Fotawa, janari osasuntsu, zaporetsu eta merkea bulegoetara eramateko zerbitzua (15 minututan iristen da bulegora).
  • La Salmoreteca, kontzeptu gastronomiko paregabea, Espainiako, Andaluziako eta Kordobako gastronomiaren 100 plater garrantzitsuenetako baten inguruan eraikia: salmorejoa.
  • MindFoodLand, kontzientziadun sukaldea, landare-osagaiekin eta surik gabe egina, nutriente guztiak gorde ditzaten.
  • NAIA, kontsumitzeko prest dauden entsalada eta barazki fresko ekologikoen marka. Pertsona ezgaituentzat lan-aukerak sortzen dituen Lantegi Batuak-ek kudeatzen du.
  • Qbar Zerbitzua, tabernak eta jatetxeak kudeatzeko sistema.
  • Uncovercity, sorpresazko afariak eta askoz gehiago…

 

Informazio gehiagorako: www.culinaryaction.com

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Bakarts.io Bakarts 26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak