Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 ekaina, 2018

IK4-Idekok enpresa bat sortu du adimen lehiakorreko softwarea merkaturatzeko

INNGUMA tresna teknologikoaren hedapena bultzatzea da konpainia berriaren helburua
Enpresa berriari buruzko informazio saioak egon ziren IK4-IDEKOk BIEMHen zuen stand-ean

Innguma tresna teknologikoaren hedapena bultzatzea da konpainia berriaren helburua

 

Adimen lehiakorra enpresa edo erakunde baten inguruneari buruzko informazioa atzitu, aztertu eta biltzeko prozesua da, ezagutza sortu eta erabaki estrategikoak hartzeko prozesuak hobetzea helburu duena.

 

Agertoki honetan, IK4-Ideko euskal zentro teknologikoak enpresa teknologiko berri bat sortu du, adimen lehiakorra eta zaintza teknologikoa errazteko abiarazi duen INNGUMA izeneko tresnaren komertzializazioa sustatzeko asmoz.

 

“INNGUMAren egungo hazkunde jarraitu eta organikotik aurrera egin eta hazkunde esponentzialeko esparru berri batera iristea da spin off honen helburu nagusia”, Eneko Arza Inngumaren CEOaren esanetan, prentsa-ohar baten bidez jakinarazi dutenez.

 

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak