“Gipuzkoako hotelak” hizpide ADEGIren hurrengo Konekta Café topaketan

5 urtarrila, 2018
konekta cafe adegi

Konekta Café ADEGIk hilean behin antolatzen duen topaketa bat da, helburutzat duena giro informal eta erlaxatu bat sortzea esparru profesionalean berritu nahi duten pertsonak elkarrekin konektatzeko: zuzendaritza karguak, ekintzaileak, enpresariak, ikerlariak, inbertitzaileak, irakasleak…

Lantzean gai interesgarri bat hartzen da ardatz, eta jarduera ugari antolatzen dira haren inguruan, hala nola, elkarrizketak, hitzaldiak, prestakuntza, aholkularitza, erakusketak, eztabaidak, eta abar.

 

Urtarrilaren 25ean, arratsaldeko 16:30etik 19:30era, “Gipuzkoako Hotelak” izango dira hizpide Tabakalerako kafetegian. Ekitaldian garatuko diren dinamiken bitartez, parte-hartzaileek balizko lankide izan daitezkeen pertsonak ezagutuko dituzte. Era berean, probintziako bederatzi hoteletako zuzendariekin hitz egingo dute eta aukera paregabea izango dute beren erronka eta kezka garrantzitsuenak partekatu eta aztertzeko.

 

Parte-hartzea doakoa da, baina oinarrizko joko-arauak “ulertu eta onartu” behar dira, hala nola, proaktiboki parte hartu, arduratsu izan eta konfiantza sortu. Denak aurkituko dituzu “Adierazpenean“. Eskaerak tramitatzeko inprimaki hau bete behar da:

www.konektacafe.com/registro

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow