“Trust·u‘startup”, ETEak finantzatzea helburu duen BBVAren startupa.

2 urtarrila, 2018
Trust-u BBVA Startups

Diziplina anitzeko gazte talde batek osatzen du ekintzaileei zuzendutako proiektuak bultzatzen dituen BBVA Open Space gunea, non, besteak beste, tresna berri bat garatu duten jakiteko nolakoa den negozio baten finantza osasuna eta zein posiziotan dagoen sektore bereko antzeko negozioekin alderatuta.

 

BBVAren “New Digital Businesses” arloak sustatzen du “Trust·u” ekimena, helburutzat hartuz finantza-zerbitzuen berrikuntzarekin hartua duen konpromisoa indartzea eta ekintzaileen ekosistemari laguntzea. %100 digitala den zerbitzua eskaintzen du negozio-eredu diferentzial batekin, zeinaren helburua baita ETE sortu berriei laguntzea beren proiektuak finantzatzen. Horretarako, Trust·u proiektuak plataforma eta negozio-eredu propioak garatu ditu, ezaugarri hauetatik abiatuta: erraztasuna, azkartasuna, gardentasuna eta segurtasuna.

 

Finantzaketa-eredu berri horren arabera, maileguak emateko babes ekonomiko bat behar da, senitartekoena nahiz adiskideena. Sistemak konfiantza-indize bat sortzen du, “credit scoring” baten modukoa, zeina dohainik eskuratu baitaiteke enpresaren oinarrizko datuak emanda eta galdetegi erraz bati erantzunda. ETEak sektorean duen posizioa neurtzeaz gain, azaltzen du nolakoa den negozioaren finantza osasuna, gomendioak egiten ditu egoera hori hobetzeko eta etorkizuneko alternatibak proposatzen ditu.

+info: www.trustu.es

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow