Startup Euskaltel: Metxak eta Eukaltelek ekintzailetza eta azelerazioa bultzatuko dute

13 martxoa, 2018

Metxa azelerazio-programarako hautatutako euskal startupek aukera izango dute StartUps Euskaltel programan sartzeko eta telekomunikazio-konpainia horrek eskaintzen dituen abantailak baliatzeko. Helburua da Euskaltelen teknologia, gaitasunak eta berrikuntza-komunitatea konektatzea StartUpekin, azeleragailuekin, bezeroekin eta produkzio-sektoreekin.

Hala, Metxa programan sartzen direnek eta StartUps Euskaltel programako baldintzak betetzen dituztenek abantaila hauek izango dituzte:

  • Interneta, ahotsa eta mugikorra, domeinua, posta, web hosting-a, eta abar dohainik.
  • Datacenter zerbitzu aurreratuak dohainik.
  • Proba eta garapenetarako ekipamendua.
  • Prestakuntza eta workshop-ak Euskalteleko aditu onenekin.
  • Networking saioak eta webaren ikusgarritasuna, sare sozialak eta Euskaltelek antolatutako jarduerak.
  • Produktu eta zerbitzu erosketen azterketak Euskaltelen eskutik.

 

Hauek dira StartUps Euskaltel programan parte hartzeko baldintzak: startupak sozietate gisa egon behar du eratuta, egoitza izan behar du Euskadin, 3 urte baino gutxiago izan behar ditu, eta hautatua izan behar du programa honen kolaboratzaile den erakunderen bateko hazkuntza- edo azelerazio-programaren batean.

Euskaltelen ebaluazio irizpideek kontuan izango dute proiektua zenbateraino datorren bat Euskaltelen ildo estrategikoekin, zein den proiektuaren heldutasun-maila eta baita ere potentziala.

Programa hori irismen globaleko proiektu bat duten startup teknologiko eta berritzaileei zuzentzen zaie, eta hauek dira bere ildo estrategikoak: gauzen interneta, adimen artifiziala, wifi eta 5G, zibersegurtasuna eta eduki mota berriak.

 

Metxa ekimenak 2 urte baino gehiago daramatza startupak azeleratzen neurrira eginiko programa baten bitartez, eta batez beste 75.000 euro inbertitzen ditu programa gainditzen duten enpresetan. Horietako batzuk errotze-fasean daude dagoeneko.

Metxa azelerazio-programan parte hartzeko, hasierako baldintzak gainditzeaz gain, startuparen talde sustatzaileak programan inplikatu behar du 6-8 hilabetez.

+info: www.metxa.com

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow