Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 Marzo, 2018 Ekintzailetza Finantziazioa UP Euskadi

Easo Ventures, Euskadiko lehenengo Venture Capital sozietate pribatua

Euskadiko hainbat enpresak eta enpresarik bat egin dute Easo Ventures sortzeko, Arrisku Kapitaleko Gipuzkoako lehenengo sozietate pribatua.

Euskadiko hainbat enpresak eta enpresarik bat egin dute Easo Ventures sortzeko, Arrisku Kapitaleko Gipuzkoako lehenengo sozietate pribatua. Erakunde horrek 20 milioi euroko zuzkidura du datozen lau urteetan mota guztietako enpresetan inbertitzeko, baina hazkunde potentzial handiko euskal ETEetan zentratuko da batik bat.

Gipuzkoan inbertsio-industria indartsu bat sortzeko lehen urratsa da Easo Ventures. Bere helburua da ETEei eta startupei laguntzea hazten, garatzen eta ezartzen, deslokalizatzeko edo atzerriko funtsen menpe egoteko arriskurik gabe, horixe baita munduko herrialde lehiakorrenek egiten dutena.

Easo Ventures konpainiak lortu du dagoeneko hainbat inbertitzaile publiko eta pribaturen konpromisoa Arrisku Kapitaleko Sozietate horretan parte hartzeko. Nahiz eta ekimena guztiz pribatua den, laguntza jasotzen du Eusko Jaurlaritzatik (SPRIk kudeatzen duen Basque FCR Arrisku Kapitaleko Funtsaren bitartez) eta Gipuzkoako Foru Aldunditik. Erakunde biak bat etorri dira hasieratik Easo Ventures konpainiaren helburuekin eta bere estrategiarekin, hau da, apustu egin dute gure gizartearen etorkizuna markatzen duten industria-sarea eta sektore gorakorrak garatu, erakarri eta finkatzeko.

Eusko Jaurlaritzaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaz gain, Easo Ventures konpainiak inbertsioak jasoko ditu Itzarri funtsetik (Euskadiko administrazio orokorraren BGAEa) eta Bankoa Crédit Agricole bankutik, proiektu hori bikain txertatzen baita erakunde horren Plan Estrategiko berrian, zeinak are gehiago indartzen baitu bankuaren izateko arrazoia.

Erakunde horiez gain, 70 inbertitzaile pribatuk ere parte hartuko dute ekimen horretan, besteak beste Euskadiko enpresa industrialek eta hainbat euskal familiak. Hasierako helburua zen Fond-ICO funtsari laguntza eskatzea atzemandako inbertsioak osatzeko, baina ekimenak hain harrera ona izan du inbertitzaileen artean, ezen laguntza hori eskatu gabe ere osatuko baita inbertsio erronda.

“Funts pribatu honetan inbertitzea erabaki dutenek badute talentuzko eta esperientziazko kapitala, gainera, inbertsio hori bertakoa da, eta apustu irmoa egin da bultzada bat emateko etorkizuneko bidea urratuko dutenei. Eta hori albiste paregabea da gure gizartearentzat”

adierazi du Pedro Muñoz-Barojak, Easo Ventures sozietateko bozeramaileak.

Inbertsiorako ibilgailu berri honek bultzatzaile ugari dauzka, besteak beste, hauek: BerriUp, Euskadiko lehen startup azeleragailu pribatua (Donostia); Norgestion, Espainia osoan bat-egite eta erosketa operazioetan esperientzia handia duen aholkularitza donostiarra; Inveready, 2017an Espainiako Venture Capital kudeatzaile onena Espainiako Arrisku Kapitaleko Elkartearen (ASCRI) arabera; eta José Poza, MásMóvil enpresako presidenteordea. Talde bultzatzaile horrekin batera arituko da lanean Juan Mari Ochoa, Fineco aholkularitzako inbertsio-analista historikoa.

Easo Ventures sozietateak Andbank España erakundearen laguntza du, zeinak presentzia baitu Gipuzkoan eta Euskadin duela 50 urte baino gehiagotik. Andbank bankuko zuzendari Enrique Elolaren arabera, “akordio honek ateak irekiko ditu Gipuzkoako ekonomia bultzatzeko, bai tokian tokiko enpresa-sarea sendotuz eta bai beste leku batzuetako talentua erakarriz.

Sozietate berri horrek inbertsioak egingo ditu 50 enpresa baino gehiagotan, kasu batzuetan beren hasierako faseetan eta beste batzuetan ondorengo hedapen-prozesuan. Helburua da enpresei laguntzea hazkunde estrategikoko plan bat prestatzen eta finantzaketa gehigarria eta laguntza profesionala bilatzen. Hau da, inbertsioaz gain, Easo Ventures sozietateak laguntza profesionala eskainiko du, Euskadiko lehen mailako enpresariz eta zuzendaritza-karguz osatutako tutore-sare baten bidez.

Arrisku Kapitaleko Sozietate berri horrek helburutzat du baita ere beste ibilgailu batzuen sorrera sustatzea eta Euskadiko finantza eta gizarte arloetako eragileak animatzea finantzaketa-plaza aktibo bat sortzera, bere bitartez gizarte- eta enpresa-sare bat taxutzeko eta beronen hazkunde ekonomikoa lortzeko.

 

+info: www.easoventures.com

 

Lotutako albisteak

Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak