Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 uztaila, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

“Giltzarri batzuk ‘equity’ edo ekitatea ongi banatzeko startupetan” uztaileko Bilbao Legal Hackers ekitaldian.

Legal Hackers nazioarteko sareak deialdia egin du datorren uztailaren 24an (asteartea) Bilbon egingo den beste kapitulu baterako, kasu honetan ekintzaileei beraizik zuzendua eta Lucía Laorden, Raúl Otaolea eta Daniel Zubimendi adituen hitzaldiez osatua.
Legal Hackers

Legal Hackers nazioarteko sareak deialdia egin du datorren uztailaren 24an (asteartea) Bilbon egingo den beste kapitulu baterako, kasu honetan ekintzaileei beraizik zuzendua eta Lucía Laorden, Raúl Otaolea eta Daniel Zubimendi adituen hitzaldiez osatua. Hauxe da Topaketa horien gida-lerroa: teknologiak zuzenbidean duen inpaktua, zuzenbideak teknologian duen inpaktua, aurrerapenek berekin dakartzaten erronka berriak, eta balizko sinergiak sustatu eta sortzea enpresa eta profesional parte-hartzaileen artean.

2012an Brooklynen eta New Yorken sortua, Legal Hackers sarea mugimendu global bat da, profesionalez osatua dagoena, zeintzuek konponbideak bilatzen baitituzte legearen eta teknologiaren artean sortzen diren arazo larrientzat. Sareak presentzia du munduko 75 herrialdetan.

Tokian tokiko topaketa, “hackatoi” eta mintegi edo tailerren bitartez, Legal Hackers sareak gori-gori dauden gaiak aztertzen ditu, ikusten baitu gai horietan teknologiak jardun legala hobetu dezakeela, eta legea, zuzenbidea eta politika saiatu daitezkeela gero eta aldakorragoa den teknologiara egokitzen.

Bilboko taldeak ICAZA COLABORANDO espazioan bilduko ditu abokatutza, teknologia, marketin eta komunikazio, eta informatika arloetako profesionalak, garatzaileak, business angels-ak, enpresariak, ekintzaileak eta baita ere ikasleak. Topaketa atsegin eta oparoa egingo dute, parte-hartzaile guztien kezka garrantzitsuenetako batzuk aztertzeko.

Legal Hackers sareak Bilbon antolatutako jarduerek Systemicup, Trebeki eta Negobide erakundeen babesa dute, zeintzuek ekitaldirako logistika eskaintzen baitute, erakunde horietako kideek aktiboki parte hartzen dutelarik antolakuntzan. Ekimenak Negobidean Nazioarteko Lankidetza Programaren laguntza du. Aurten Negobidean programak lankidetza aktiboa sustatzen du 4.0 Industriako eta IKT arloko ETEen artean, eta orobat bultzatzen du enpresen garapen soziala eta lurraldeko beste sektore ekonomiko batzuekiko harremana, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza programen markoan.

+info: www.legalhackers.org

https://www.meetup.com/es-ES/Bilbao-Legal-Hackers/

Lotutako albisteak

Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak