Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 ekaina, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Curriculumak negozio-aukera bihurtzen dituen vending makina bat

Urkotronik Vending Lehiaketaren helburua da ekintzailetzari laguntzea, enplegu mota berriak sustatzea eta Euskadiko ikasleen talentu sortzailea saritzea.

Urkotronik Vending Lehiaketaren helburua da ekintzailetzari laguntzea, enplegu mota berriak sustatzea eta Euskadiko ikasleen talentu sortzailea saritzea. Bere 35. urteurrenaren karietara, Urkotronik enpresak vending makina bat eta bere aholkularitza oparituko dizkio makina banatzaile bati inoiz eman ez zaion erabilera harrigarriren bat irudikatzeko gai den lehiakideari.

Arima ekintzaileentzat, zaletasunak eta ametsak dituztenentzat, vending-a modu ona izan liteke probatzen hasteko, jakiteko bere ideiak zentzurik baduen ala ez eta behin betiko urratsa ematera animatzeko. Dagoeneko negozio bat dutenentzat, vending-a aukera bikaina da ikusgarritasun handiagoa lortzeko eta salmenta-kanal ireki bat izateko eguneko 24 orduz.

Badaude talentu gazteak ere, prestatzen ari direnak eta gai direnak vending makinentzako konponbide berriak eta hobeak irudikatzeko. Hala, Urkotronik enpresak lehiaketa bikoitz bat antolatu du, vending sektoreari aplikatutako sormena saritzeko. Batetik, hiritar guztiei irekitako lehiaketa bat da, eta bestetik, lanbide heziketako ikasleei beraizik zuzendutako lehiaketa bat.

 

Jarri martxan zure irudimena eta irabazi vending makina bat (hiritar guztientzako lehiaketa)

Jaietako zapiak, txankletak, aterkiak, ogia, loreak… Vending-aren munduak konta ezin ahala aukera eskaintzen ditu: “Pentsatu vending makina bati inoiz eman ez zaion erabilpen bat, harritu epaimahaia zure proposamenarekin, eta makina bat eta Urkotronik enpresaren aholkularitza irabaziko dituzu zure ideia egia bihurtzeko…”. Edonork parte har dezake, eta jendea hasia da jadanik, duela hainbat egun, curriculum zuriak ateratzen Eibarko Unzaga Plazan kokatutako vending makinatik: “Zuk jarri ideia, Urkotronik-ek jarriko ditu makina eta aholkularitza!”
Parte hartzeko, posible duzu baita ere www.urkotronik.com/lehiaketa web orriko inprimakia betetzea.

 

Talentu gazteentzako sari berezia (Lanbide Heziketako ikasleentzako lehiaketa)

Vending sektoreak bi erronka garrantzitsu ditu. Batetik, elikadura-ohitura osasuntsuagoak ahalbidetu behar ditu vending makinak egunero ondoan ditugunontzat, dela lantokian edo dela etxerako bidean.

Bestetik, vending-ak murriztu beharra dauka sortzen duen hondakin kopurua, birziklapena erraztu… eta, funtsean, mundu hobe bat eraiki. Horregatik, Urkotronik enpresak beste erronka bat jo die Lanbide Heziketako ikasleei, vending hobe bat irudikatu dezaten: “Zer egin daiteke ingurune osasuntsuagoak sortuko dituzten makina sostengarriagoak lortzeko? Proiektu onenari 1.000 €-ko diru-saria emango zaio eta Urkotronik enpresan praktikak egiteko aukera. Talentu gazteari eta ideia berriei “hegalak emateko” modu bat izango da.

 


Urkotronik enpresari buruz

Egoitza Eibarren duen Urkotronik enpresak 25 langile ditu, eta vending eta ostalaritza arloetako konponbideak eskaintzen ditu. Vending alorrean, Urkotronik enpresak kafea, jakiak eta bestelako produktuak banatzen dituzten makinak saltzen ditu, eta beti dago egunean aurrerapen teknologikoetan eta negozio arloko aurrerapenetan. Ostalaritzarako konponbideei dagokienez, Urkotronik enpresak esperientzia zabala du ostalaritzako muntaia integraletan, eta produktu- eta konponbide-sorta zabala eskaintzen die bere bezeroei, esaterako, kafea eta kobratzeko makina adimentsuak (gaur egun Cashlogy da konponbide berritzaileenetako bat).

Urkotronik enpresak 35 urte beteko ditu aurten, eta modu ireki eta parte-hartzailean ospatu nahi du urteurren hori. Gainera, koherente izan nahi du urte hauetan gidaritzat izan dituen baloreekin: ingurunearekiko konpromisoa, ekintzailetzari laguntzea, sormena eta talentuaren aldeko apustua. Horregatik sortu da “Urkotronik Vending Lehiaketa”.

 info+: www.urkotronik.com/lehiaketa

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak