Arabako zortzi ikastetxek parte hartuko dute El Correok bultzatutako StartInnova ekimenean

10 urtarrila, 2018
STARTINNOVA ARABA ALAVA

StartInnova ekimenaren 5. edizioa abiatu da. El Correok bultzatzen du ekimena, gazteenen artean ekintzailetza sustatzeko. Lanbide Heziketako eta Batxilergoko 16 eta 17 urteko 191 ikasle lanean hasi dira 4 edo 5 pertsonako taldeetan, gizartearen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko eta aberastasuna eta enplegua sortzeko lagungarri izango diren enpresa-ideiak edo gizarte-ideiak garatzeko ahaleginean.

Otsailera arteko epea dute ideia prestatu eta idatzitako lan batean jasotzeko. Prozesu horretan, ekiteko behar diren trebetasun eta gaitasunak ikasiko dituzte, baita negozio-ideiak sortu eta garatzeko erabiltzen diren metodologiak, ideia horiek garatzeko modua, eta lana aurkezteko eta defendatzeko modua ere.

Otsailean, adituen batzorde batek ebaluatuko ditu proiektuak. Balioespenik onena lortzen duten hirurek laguntza jasoko dute prestakuntzarekin aurrera jarraitzeko eta beren ideiak garatu ahal izateko.

Startinnova ekimenaren bosgarren edizioan parte hartuko duten Arabako zortzi ikastetxeak honako hauek dira:

  • Olabide Ikastola
  • Corazonistas
  • Egibide
  • Sagrado Corazón
  • Los Herrán Institutua
  • Presentación de María
  • Francisco de Vitoria Institutua
  • Armentia

+info: http://elcorreo.startinnova.com

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow