I+G+b Europarra


spri_tecnologia_enterprise_europe_network
spri_tecnología_banner_eenbasque

Ikerketa arloko nazioarteko lankidetzak ematen die Europako ETEei beren posizionamendu lehiakorra indartzeko beharrezkoak dituzten know-how-a eta gaitasunak.
Basque-EnterpirseEurope Network sareak (B-ENN) euskal ETEen ikerketa prozesuen nazioarteko dimentsioa bultzatu nahi du, enpresa horien eskura jarriz I+G-ko proiektu europarretan parte hartzeko behar duten informazioa eta laguntza.

Aurkezpena

Europako Ikerketa Espazioaren integrazioa eta indartzea lortzeko oinarrizko zutabetzat jotzen da industriak -batez ere ETEek- inplikazio gehiago izatea Europako I+G+b-n.
Funtsean, VI. Programa Markoaz geroztik (2002-2006) badago konpromiso global bat, gero eta handiagoa, ETEei beren lehentasun tematikoen %15 finantzatzeko, beharrezkoak zaizkien beste laguntza espezifiko batzuk emateaz gain. VII. Programa Markoan (2007-2013) 222 euskal enpresek hartu zuten parte I+G+b-ko proiektuetan, eta enpresa horietatik 148 ETEak izan ziren. Urte bakoitzean programara beren burua erantsi zuten ETE gehienek lehen aldiz egin zuten hori. HORIZONTE 2020 (2014-2020) programak indartu egiten du ETEekiko konpromisoa eta bere aurrekontuaren gutxienez %20 erabili nahi du ETEen parte-hartzea finantzatzeko proiektuetan. Gainera, ETE tresna sortu du, espreski zuzendua garapen, hazkunde eta nazioartekotze grina handia ageri duten enpresa berritzaileei.

PCTI Euskadi 2020 izeneko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak lerro estrategikotzat hartzen du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistema irekitzea eta nazioartekotzea. Helburu hori lortzeko, euskal enpresek H2020an parte hartzea bultzatu nahi du. “Euskadiren I+G+b-a Europan, Koaderno Estrategikoa” izeneko dokumentuak Euskadiren posizioa agertzen du H2020aren erronka berrien aurrean, eta parte-hartze helburu zehatzak finkatzen ditu eragile eta ikerketa esparru bakoitzerako. Zehazki, aurreikusten da enpresa sektorearen parte hartzea %32 igoko dela itzulkinen helburu globalaren aldean (805M€).

Helburu horiek lortu nahian, hainbat ekimen proposatzen dira ETEen parte hartzea sustatzeko Europako ikerketa programetan, dela tokiko informazio ekitaldiak eta ikastaroak antolatuz, informazioa zabaltzeko kanal eta tresnak garatuz, dela laguntza zerbitzuak sortuz ETEak Europako I+G proiektuetan parte har dezaten:

Zerbitzuak:
• Informazioa eta zabalkundea
o Muntako deialdiak aurkezteko jardunaldiak: HORIZONTE 2020 eta ETE tresna, ETEentzako Programa Europarra (COSME), ERA-NETs, e.a.
• Europako I+G-ari buruzko aholkularitza
o Topaketak eta aholkularitza pertsonalizatua ETEei, Europako proiektuetan parte har dezatela ahalbidetzeko.
• Prestakuntza
o Prestakuntzako ikastaro espezifikoak I+G+b arloko programa europarretan, proposamenen idazketan, proiektu europarren kudeaketan, jardunbide onen trukaketan, e.a.
• Partzuergoak sortzeko laguntza
o Proiektuetarako bazkideak aurkitzeko laguntza. Alerta automatikoak bazkideak aurkitzeko nazioarteko beste proiektu batzuetan.
• Key Account Managers (KAM-ak) ETE Tresnan
o Laguntza zerbitzuak ETE tresna barruko proiektuen onuradunentzat.