Enpresen arteko lankidetza eta Nazioartekotzea


spri_tecnologia_enterprise_europe_network
spri_tecnología_banner_eenbasque

Informazioa da ETEen lehiakortasuna bermatzeko elementu giltzarria, eta informazio hori zabaltzea da EENek eskaintzen duen zerbitzu nagusia, bere jarduna hiru plan hauetan egituratzen duelarik:

1. Europako merkatuari buruzko informazioa eta aholkularitza ematen du

Europari buruzko informazioa zabaltzen du eta aholkularitza ematen die enpresei ondasun eta zerbitzuen barne merkatuaren funtzionamenduaz eta merkatu horrek eskaintzen dituen aukerez, barne harturik lizitazioetan, kontratu publikoetan eta negozio aukeretan parte hartzeko aukerak.
Modu proaktiboan sustatzen ditu ETEentzat interesgarriak diren EBko ekimen, politika eta programak, eta aholku ematen die enpresei programa horietan parte hartzeko prozedurei buruz, alerta zerbitzuen bitartez.

2. ETEen eboluzioaren berri ematen dio auropako batzordeari

Neurketa tresnak erabiliz, aztertu egiten ditu zeintzuk diren Europan indarrean dagoen legeriak ETEei dakarzkien arazoak beren enpresa-jarduna gauzatzean.

Sustatu eta erraztu egiten du euskal enpresen parte-hartzea Europako politiken prestaketa prozesuan, aukera emanez horrela ETEei beren iritzi eta proposamenak aurkezteko.

2.1 Europako informazioa ETEentzat

Basque-EEN-n helburu nagusietako bat da euskal enpresen eskura jartzea beren jardunari eragin diezaiokeen Europako informazio instituzionala. Sareak bermatzen du enpresek informazioa eskuratuko dutela eta aukera berdintasuna izango dutela Europar Batasunak enpresentzat prestatzen dituen programa eta ekimenetan, beren jarduna gauzatzeko nahitaezkoak dituzten gaietan, nola baitira legeria, lehiaketa publikoak, informazio sektoriala, finantzaketa mekanismoak edo jarduera-programa aktiboak, euren artean bereziki I+G+b-ren bitartez teknologia eta berrikuntza sustatzera bideratuak.

Aktiboki lagundu nahi du enpresen modernizazio eta nazioartekotze prozesua bultzatzen eta sustatzen, beharrezkoak diren egokitzapen ekintzak indartzeko.

Hain ugariak izanik enpresek baliatu ditzaketen gai eta programa europarrak, eta hainbeste eta hain azkarrak izanik Europar Batasunean gertatzen diren aldaketak, egokia baino ez da hainbat kanal izatea eskura informazio eguneratu eta zehatza lortzeko:

• Informazio pertsonalizatuko zerbitzua. Europako programei eta araudi komunitarioari buruzko informazioa.
• Europa adi daukazu. Enpresei laguntza praktikoa eta aholkularitza emateaz gain, Europako sareak laguntza ematen die ETEei beren zuzendarien iruzkin, ikuspegi eta oharrak behar bezala iritsi daitezen Bruselan erabakiak hartzen dituztenengana eta iritzi horiek kontuan hartuak izan daitezen etorkizuneko ekimen politikoak eztabaidatzen direnean.
• ETEentzako Atari Europarra. Eskura jartzen du ETEentzat funtsezkoak diren gaiei buruz EBk sortzen duen informazio guztia, hala nola finantzaketari buruzkoa, edo ETEei eragiten dieten politika komunitarioen garapenari buruzkoa, edo EBko barne-merkatuko arauen gainekoa.

2.2 Bazkideak bilatzeko zerbitzua

Enpresa europarrek EBko programetan parte hartuz aukera dute antzeko esperientzien berri izateko eta sinergiak sortzeko beren proiektu-kide berriekin. Hori aukera-iturri handia da beren garapenerako, lehiakortasuna hobetzen laguntzen die eta aukera ematen die egoera ekonomikoaren etengabeko aldaketei egokitzeko.

Halere, proiektuak eta programak mugaz gaindikoak izan behar direnez, ezinbestekoa da herrialde ezberdinetako bazkideak bilatzea, aukeratzea eta beren partaidetza segurtatzea, eta hori batzuetan hain zaila denez, gerta daiteke proiektua gauzatu ezinik geratzea.

Bazkideak bilatzeko zerbitzuak lagundu egiten du bazkideak aurkitzen, enpresen eskura jarriz 40tik gora herrialdetara zabaldutako sare bat. Halaber, aukera ematen du EBko beste herrialde batzuetako enpresa eta entitateek arrakastaz burututako bazkide-bilaketa prozesuen historiko bat erabiltzeko. Esperientzia horiek ugaldu egiten dituzte enpresek parte hartu nahi duten proiektu bat aukeratzean eskura dituzten erreferentziak, horiek gabe ez baitziratekeen behin ere euretara aurkeztuko.

2.3 Enpresen arteko lankidetza

Enpresen arteko lankidetza funtsezkoa da enpresaren estrategia aurrera eramateko. Lankidetzaren bidez -edozelakoa izanda ere: komertziala, finantzarioa, logistikoa, teknologikoa, produktiboa, administratiboa, e.a.– enpresek, eta bereziki ETEek, helburu nagusi bat daukate: enpresaren irabaziak emendatzea proiektu bat gauzatzeko baliabideak partekatuz eta optimizatuz.

Basque-EnterpriseEurope Network sareak enpresa europarren arteko aliantzak edo lankidetzak bultzatzen ditu beren garapena eta lehiakortasuna indartzeko eta, hartara, merkatuan jarraituko dutela bermatzeko.

Asmo horretarako, sareak badu -eskura dauden kanaletatik zabaldua izateko- lankidetza-ekintzen eskaintza eta eskaera zerbitzu bat euskal enpresentzat, bai eta lankidetza profil berriak zehazteko aukera.
• Lankidetza eskaintzak eta eskaerak
• Lankidetza-profil berria sortu

2.4. EB markaketa

Enpresek EB markaketa egitea funtsezko baldintza da merkaturatu nahi den produktu bat erabateko askatasunez mugitu ahal izateko Europako merkatuan barrena eta Europar Batasuneko Estatu kide guztietan banatua izan ahal izateko, Europako legeria beteta.

EB markaketaren bidez ekoizleak bere erantzukizun osoaren azpian segurtatzen du bete egiten dituela kalitate estandar horretara iristeko eskatzen diren lege-betekizun guztiak, eta horrek aukera ematen dio bere produktua Europako Esparru Ekonomiko osoan banatu eta saltzeko.

Produktu bat EB letrekin markatua egoteak ez du esan nahi Europako Esparru Ekonomikoan egina izan dela, baizik eta merkaturatua izan aurretik ebaluatua izan dela eta bete egiten dituela merkatura ateratzeko legeak ezartzen dituen betekizun guztiak.

EB markaketa, ekoizleek ez eze, inportatzaileek eta banatzaileek ere kontuan hartu behar dute.

2.5 Negozio aukerak europan

Sarbidea Europako Kontratazio Publikora
Erakunde publikoek -hala nola administrazio zentralek; tokiko administrazioek nahiz horien menpeko organismoek- ondasun eta zerbitzuak erosten dituztenean eta lanak kontratatzen dituztenean egiten dira kontratu publikoak.

Kontratazio publikoa sektore giltzarria da Europako ekonomian, Europar Batasuneko BPGaren zati handi bat hartzen baitu (%16). Hain zuzen ere, kontratazio publikoaren irekierari esker handitu egin da Europar Batasuneko enpresen arteko lehia, jaitsi egin dira prezioak eta hobetu herritarrei eskainitako zerbitzuen kalitatea.

Kontratazio publikoa modernizatzea eta mugaz gaindi irekitzea funtsezkoa da Europako enpresen lehiakortasuna handitzeko eta negozio aukera berriak sortzeko. Horregatik, urteen buruan Europar Batasunak hainbat lege xedapen onartu ditu kontratu publikoen esleipen prozesuak modernizatzeko eta errazago parte hartzeko. Kontratazio elektronikoetan gehien erabiltzen den tresnetako bat TED izeneko datu-basea da (TendersElectronicDaily), hots, lizitazioen egutegi elektronikoa.

NEGOZIOAK EGIN EUROPAKO BATZORDEARENKIN

Kontratazio publikoetan parte hartu nahi duten enpresek eskura daukate "Negozioak egin Europako Batzordearekin" izeneko gidaliburua, non aurkituko dituzten prozesu horietan kontratista bezala aurkezteko jarraitu beharreko urratsak.

TED

TED-TendersElectronicDaily “Europar Batasunaren Egunkari Ofizialaren Gehigarria” delakoaren bertsio elektronikoa da, Europako kontratazio publikoari eskainia.

Sareak informazioa ematen du tresna horren funtzionamenduaz eta erraztu egiten du bai erabiltzaile berriak bere erregistroan sartzea, bai aplikazioarekiko elkarrekintza: saioak hasi, bilaketak egin, alertak, RSS iturriak, besteak beste.

3. Enpresen arteko lankidetza eta enpresen nazioartekotzea sustatzen du

Lagundu egiten die Europako ETEei mugaz gaindiko jarduerak garatzen, hala komertzialak nola finantzarioak, nazioarteko sareak sortzen eta ezarpen berriak egiten Europako beste herrialde batzuetan.

Tresna espezializatuen bitartez, lagundu egiten die ETEei bazkideak bilatzen hala sektore publikoan nola pribatuan.