Basque Enterprise Europe Network


spri_tecnología_banner_eenbasque

 

Aholkularitza eta sostengua euskal enpresarentzat Europan

Enterprise Europe Network (EEN), Europar Batzordeak D.G. Growth-Barne Merkatu, Industria, Ekintzailetza eta ETEen Zuzendaritza Nagusitik bultzatutako sare bat da, zeinaren helburua baita Europako enpresa antolakundeen eta bereziki ETEen eskura jartzea Europar Batasunean dauden politika eta negozio aukerei buruzko informazio-, aholkularitza- eta sostengu-zerbitzuak teknologiaren transferentzia prozesuetan, eta sarbidea ematea enpresa horiei I+G+b finantzatzeko europar programetara.

Sarean 600 antolakundek parte hartzen dute eta 50etik gora herrialdetan banatutako 4.000 profesionalez osatutako lantaldea du.

Basque Enterprise Europe Network

Sarea presente dago Euskadin SPRIk, BEAZek, Innobasquek eta Araba,
Gipuzkoa eta Bilboko Merkataritza Ganberek elkarrekin osatutako partzuergo baten bitartez.

Nor gara gu?

Enterprise Europe Network sareak lagundu egiten du enpresa edo teknologia arloko lankidetza ekimenak aurrera eramaten, berrikuntza arloko aholkularitza lortzen eta arrisku-finantzaketa eskuratzen. Enpresa sare osoari eskaintzen zaion aukera-transmisiorako kate bat da, Europar Batasunaren ekintza-programen eta finantzaketa lerroen markoan gauzatua eta “leihatila bakarra” printzipioan oinarritua. Bere fokoa gehienbat enpresa txiki-ertainetara zuzendua dago, hala berrietara nola lehendik daudenetara. Horrez gain, laguntza ematen die enpresa handiagoei, teknologi zentroei, izaera teknologikoko enpresei eta berrikuntza garatzen espezializatutako erakundeei.

Informazioko, Enpresa-Lankidetzako eta Nazioartekotze arloko Zerbitzuak

ETEentzako informazioa funtsezkoa da beren lehiakortasuna handitzeko. EnterpriseEurope Network sarearen zeregin nagusia da enpresen eskura jartzea beren jarduerarekin zerikusia duten arlo guztien inguruko informazioa eta aholkularitza:
Sareko kideek bitartekaritza ekitaldi eta misioak antolatzen dituzte aldiro tokiko ETEentzat Europako leku askotan eta Europatik kanpo. Beren bezeroen interes zehatzei erantzunez, beren logistikaz arduratzen dira: batzarrak antolatzen dituzte, lokalak eskuratzen eta bidaiak eta ostatua prestatzen, enpresen arteko eta teknologia arloko lankidetza prozesua ondo gauzatu dadin.

Informazio eta Laguntza Zerbitzuak Jakintza, Teknologia eta Berrikuntzaren transferentziarako

Jakintza eta teknologia nazioarteko merkatura zuzendutako produktu berritzaile bihurtzea da Europako ETEen garapen sostengarriaren giltzarria. Sareak lagundu egin dezake enpresa-bazkideak aurkitzen eta mugaz gaindiko enpresa eta tenkologia-lankidetza garatzen enpresa eta ikerketa institutuen artean, baina ezin diezaieke lagundu beren produktu eta zerbitzuak saltzen.

Sareko kideek aholku eman dezakete jabetza intelektualeko eskubideei buruz orohar. Gai konplexuagoak ukitzen direnean, beste aditu batzuengana jotzea proposatuko dute, hala nola jabetza intelektualeko eskubideen gaineko laguntza zentrora (www.ipr-helpdesk.org) eta patenteetan espezializatutako abokatuengana. Lan metodo berdina erabiltzen da teknologia-transferentziaren inguruko gai juridiko eta kontraktual guztietan.

Informazio eta Laguntza Zerbitzuak ETEek Europako I+G-ko Programetan parte hartzeko

EEN sareak proposatzen dituen ekintzek espresuki bilatzen dute ETEak Europako ikerketa eta I+G+b-ko programetan inplikatzea, informazio kanalak garatuz eta kanal horien osagarri laguntza-zerbitzu multzo bat eskainiz tokiko informazio ekintza eta mintegien bitartez:

Sareak laguntza eta aholkularitza eskaintzen die finantzaketa eta arrisku-kapitaleko laguntza bilatzen duten enpresei, errazago parte har dezaten EBko programetan, bereziki ETEei zuzendutakoetan, baina enpresei zuzeneko finantzaketarik eman gabe. Orobat lagundu diezaieke etekina ateratzen Europako IDT proiektuen emaitzei.

Albisteak eta ekitaldeak
Basque Enterprise Europe Network Sarea

Informazioa da ETEen lehiakortasuna bermatzeko elementu giltzarria, eta informazio hori zabaltzea da EENek eskaintzen duen zerbitzu nagusia, bere jarduna hiru plan hauetan egituratzen duelarik:

1. Europako merkatuari buruzko informazioa eta aholkularitza ematen du

Europari buruzko informazioa zabaltzen du eta aholkularitza ematen die enpresei ondasun eta zerbitzuen barne merkatuaren funtzionamenduaz eta merkatu horrek eskaintzen dituen aukerez, barne harturik lizitazioetan, kontratu publikoetan eta negozio aukeretan parte hartzeko aukerak.
Modu proaktiboan sustatzen ditu ETEentzat interesgarriak diren EBko ekimen, politika eta programak, eta aholku ematen die enpresei programa horietan parte hartzeko prozedurei buruz, alerta zerbitzuen bitartez.

 

2. ETEen eboluzioaren berri ematen dio auropako batzordeari

Neurketa tresnak erabiliz, aztertu egiten ditu zeintzuk diren Europan indarrean dagoen legeriak ETEei dakarzkien arazoak beren enpresa-jarduna gauzatzean.

Sustatu eta erraztu egiten du euskal enpresen parte-hartzea Europako politiken prestaketa prozesuan, aukera emanez horrela ETEei beren iritzi eta proposamenak aurkezteko.

 

3. Enpresen arteko lankidetza eta enpresen nazioartekotzea sustatzen du

Lagundu egiten die Europako ETEei mugaz gaindiko jarduerak garatzen, hala komertzialak nola finantzarioak, nazioarteko sareak sortzen eta ezarpen berriak egiten Europako beste herrialde batzuetan.

Tresna espezializatuen bitartez, lagundu egiten die ETEei bazkideak bilatzen hala sektore publikoan nola pribatuan.

OROBAT INTERESA DAKIZUKE

Basque Enterprise Europe Network.
eskaintza eta eskari teknologiaren ...