Zelulosaren industria, paper iraunkorrago baten bila

21 November, 2017
GAIKER-IK4 proposatutako soluzioen iraunkortasun maila aztertzeaz arduratuko da

Gaiker-IK4 euskal zentro teknologikoa Europako Paperchain proiektuan parte hartzen ari da, papergintzaren industriarako ekonomia zirkularreko eredu berriak garatzeko asmoz

 

Papergintzaren industria, iraunkorragoak eta ingurumenarekiko arduratsuagoak diren ekoizpen prozesuetarako birmoldaketa prozesuetan murgilduta dago. Zelulosa eta paper fabrikazioak urtero 11 milioi hondakin sortzen ditu.

 

Testuinguru honetan eta arazo honi erantzuna eman nahian, Gaiker-IK4 zentro teknologikoa, Europako Paperchain proiektuan parte hartzen ari da, papergintzatik eratorritako hondakinetan oinarritutako ekonomia zirkularreko bost eredu garatu gura duen ekimena, beti hondakin horiek, eraikuntza, meatzaritza edo industria kimikoa bezalako beste sektoreetan materia gisa berrerabiltzeko asmoz.

 

“Ikerketa honek, industria sinbiosi eredu baten oinarrituta, baliabideen kontsumoan eraginkortasuna bultzatu nahi du, izan ere horrek, papergintzan sortutako hondakin ez-arriskutsu nagusiek duten potentzial nabaria erakutsiko lukelako”, beti ere Gaiker-ek helarazitako komunikatu baten arabera.

 

48 hilabetez luzatuko den proiektua, ekonomia zirkularreko eredu berrientzako oinarriak ezartzeaz, balorapen prozesuen industria mailako ezartzeaz eta Europako lau herrialdetan maila errealean proposatutako ereduak erakusteaz arduratuko da.

 

“Baliabideen erabilera arduratsua hobetzeko, hondakin gutxiago sortzeko eta industria eta ETEentzako negozio aukera berriak sortzeko lagundu nahi da”, gaineratzen du oharrak.

 

Acciona buru duen ekimen honen barruan, GAIKER-IK4, proposatutako soluzioen iraunkortasun maila aztertzeaz arduratuko da, soluzio bakoitzaren bizitza-zikloan, iraunkortasunaren analisi metodologia aplikatuz, eta sorrarazten duen inguru-, gizarte- eta eragin eta onura ekonomikoa ebaluatuz.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow