Zein eragin du grabitaterik ezak giharretan?

19 abendua, 2017
MARES lanabesak grabitaterik ezak interakzio neuromuskularrean eragiten dituen ondorioak ikertzen ditu

Sener-ek zero grabitatearen ondorioak ikertzera bideratutako MARES lanabesaren modelo bat instalatu du Houston-go Johnson espazio zentroan (AEB)

 

Sener ingeniaritza eta teknologia taldeak, grabitaterik ezak giharretan eragiten dituen efektuak ikertzera bideratutako MARES lanabes zientifikoaren entrenamendu modelo bat ezarri du, Estatu Batuetako Houston hirian kokatutako NASAren Johnson espazio zentroko Space Vehicle Mock-Up Facility ibilgailuen froga-instalakuntzan.

 

MARES lanabesak (Muscle Atrophy Research and Exercise System) euskal taldeak Europako Espazio Agentziarentzat garatutako ekipoa da eta grabitaterik ezak gizakiaren giharretan eragiten dituen efektuak ikertzera bideratuta dago nagusiki, baita grabitaterik ez izateak interakzio neuromuskularrean eragiten dituen ondorioak ikertzera ere.

 

MARES ekipoak astronautei orbitan dauden bitartean muskulu-atrofia saihesteko egiten dituzten gimnasia serieen onurak monitorizatzeko aukera eskaintzen die, honela entrenamenduaren protokolo eraginkorrak ezartzeko eta Nazioarteko Estazio Espazialean egon aurretik eta ostean kosmonauten egoera fisiologikoak alderatzeko asmoz.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow