Zama garraiorako soluzio adimendunak

5 martxoa, 2018
Teknologia honek parametro teknikoen inguruko informazioa eskaintzen du, mantentze lanak erraztuz

ULMA Conveyor Components-ek zinta garraiatzaileentzako sistema aurreratu bat aurkeztu du AEBetan

ULMA taldeko, merkantzien garraiorako osagaiak diseinatzean eta fabrikatzean espezializatutako ULMA Conveyor Components enpresak, urrutiko sarbidea, akatsak aurreikusi eta geldiune tarteen planifikazioa ahalbidetzen duen zinta garraiatzaileentzako soluzio adimendun bat aurkeztu du Amerikako Estatu Batuetan.

 

Kooperatibaren I+G departamenduak, zinta garraiatzaileentzako monitorizatutako arrabolen teknologia garatu du eta, mantentze- kudeaketarako software aurreratu batekin batera, mantentze- prebentiboko estrategiak aktibatzeko aukera luzatu eta planetako edozein puntutik, urrutitik, ekipamendua kontrolatu ahal izatea ahalbidetzen du.

 

Teknologia honen ezaugarri azpimarragarrienetako bat, errodamenduen parametro teknikoen inguruko informazioa eskaintzen duela eta mantentze lanetako hurrengo geldialdiak iraun bitartean ordezkatu beharreko arrabol horien kokapen zehatza erakusten duela da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow