Zaintza lehiakorra negozioa optimizatzeko

6 urria, 2016
Intelsuite softwareak erakunde baten lehia-inguruneari buruzko informazioa bildu eta aztertzen du

IK4-IDEKO zentro teknologikoak adimen lehiakorreko bere softwarea eramango du VISIO 2016 topaketara

 

Zaintza teknologikoa egin eta ingurunea monitorizatzea formula arras egokia da enpresa-berrikuntza sustatu eta enpresa-ehunaren lehiakortasuna bultzatzeko. Testuinguru honetan, VISIO 2016 topaketaren seigarren edizioa antolatuko da urriaren 20an eta 21ean Gasteizen, zaintza teknologikoarekin eta adimen lehiakorrarekin lotutako alderdiak eztabaidatzeko.

 

Arabako hiriburuko Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregian egingo den topaketa honetan, IK4-IDEKO zentro teknologikoak adimen lehiakorraren arloan garatu duen Intelsuite deritzon softwarea izango da. Erakunde baten lehia-inguruneari buruzko informazioa bildu eta aztertzeko diseinatuta dagoen tresna informatiko horren garatzaileek erakustoki propioa izango dute biltzarreko erakusketa-gunean.

 

Intelsuite soluzioa zaintza teknologikoko eta adimen estrategikoko lanak egitea ahalbidetzen duen software batez hornituta dago, lehiakortasuna bultzatu eta erabakitze-prozesuetan laguntzeko asmoz. Tresna enpresei nahiz partikularrei zuzenduta dago eta etengabe eguneratzen da.

 

VISIO 2016 topaketaren bitartez, zaintza estrategikoa sustatu eta negozio-ahalmenak hobetzeko tresnatzat erabiltzen duten erakundeen arte

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow