Urolak plastikozko ontzi ergonomikoagoak fabrikatzeko sistema bat diseinatu du

2 September, 2015

Ontzien fabrikaziorako sistema aurreratuen garapenean espezializatutako Urola euskal konpainiak, plastikozko ontzi ergonomikoagoak fabrikatzeko aukera emango duen teknologia berri bat diseinatu du.

Deep grip deituriko sistemak, etileno politereftalatozko ontzien heldulekuen kokapenari malgutasun handiagoa eskaintzen dio, baita forma eta diametroari ere. Gainera, egiturazko zurruntasun eta erresistentzia handiagoa lortzen du eta eutsi, garraiatu eta edukia modu errazagoan isurtzea ahalbidetzen duten helduleku ergonomikoak diseinatzea uzten du.

Diseinua, batik bat detergenteei, garbiketarako produktuei, karbonatatu gabeko edariei, olio jangarriei, labaingarriei eta egun saltzen diren heldulekuak dituzten ontziei bideratuta dago.

Garapen honekin, Urolak, sektoreak kontsumitzailea bereganatzeko forma berriak dituzten ontzien diseinuari so egindako eskaera berriei erantzuna eman nahi die.

Mondragon korporazioa osatzen duen Urola 1975ean sortu zen eta Legazpi gipuzkoar udalerriko bere egoitzan plastikozko ontzien elaboraziorako sistemen garapenera dedikatzen da, hala nola estrusio eta tentaketa teknologietan oinarritutako irtenbideetan.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow