Energia eoliko are garbiago bat

20 uztaila, 2016
BRIO proiektuak hondakinen erronkari, erantzuna eman gura dio energia eolikoaren eskutik

Iberdrola, Tecnalia eta Gaiker-IK4 aerosorgailuen palak birziklatzeko sistema bat diseinatzen duen ekimenean parte hartzen ari dira

 

Industria eoliko iraunkorrago bat eraikitzeko asmoz, BRIO europar proiektuak, jada erabiltzen ez diren aerosorgailu eolikoetako palak birziklatu eta gestionatzeko sistema iraunkor berri bat sortzea lortu gura du.

 

Iberdrola euskal konpainia buru den eta Tecnalia korporazioak eta Gaiker-IK4 zentro teknologikoak parte hartzen duten proiektu honetan berriki, proba pilotu bat egin da, birziklatze mekaniko baten prozesua martxan jartzeko aukera eman duena.

 

Entsegua honako honetan oinarritu da: paletatik eratorritako materialak bide optikoen bitartez automatikoki banatzean. Banatzearen ostean, birrintzeari ekin zaio, fibra luze, fibra labur eta material polimerikoen frakzioak berreskuratzeko, beti ere beste aplikazio batzuetan berrerabil daitezen.

 

BRIO proiektua, aerosorgailu eolikoetatik eratorritako hondakinen erronkari erantzuna emateko beharretik sortu da, milioi euro bat baino gehiagoko aurrekontua du eta Europar Batzordeak, LIFE+ europar programaren bitartez kofinantzatuta dago.

 

Hondakin mota honen gestioak sortu berri den ingurumen-arazoa osatzen du. Alemania bezalako herrialdeetan, tratatu gabeko hondakin solidoen inguruan debekatzeak ezarri dira, horregatik, turbina eolikoen palak bezalako materialek, formula egokiak bilatu behar dituzte birzikla daitezenerako.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow