Industriako haririk gabeko komunikazioak bultzatzeko aliantza

20 ekaina, 2016
Entitateek haririk gabeko industria komunikazioetan ikertzea dute helburu

IK4-Ikerlan-ek akordioa sinatu du Austriako enpresa batekin

Industria sektorerako haririk gabeko komunikazioetako ikerkuntzan aurrera egiteko asmoz, IK4-ikerlan euskal zentro teknologikoak akordioa lotu du, sareko sistema elektronikoen fidagarritasunean espezializatutako Austriako TTTech Computertechnik  konpainiarekin.

Aliantza honekin, bi entitateek, haririk gabeko komunikazio industrialetan, hots, fabrikazio inguruen bilakatzean proiekzio handiko esparruetako baten moduan kontsideratutako adarrean aurrera egitea dute helburu.

Komunikazioan aurrera egitea eta bere segurtasuna, funtsezko elementuak dira 4.0 Industria ezartzeko, izan ere, produkzio kateetako elementu desberdinen interkonexioa ahalbidetzen baitute.

Testuinguru honetan, Ik4-Ikerlan eta TTTech-ek elkarrekin lan egingo dute, sare hauen integratzea ahalbidetuko duten garapen teknologiko berriak ikertzeko.

“Zehazki, haririk gabeko komunikazio determinista deituriko alorrean bateginik aurrera egingo dugu, komunikazio fidagarrien sistemetako funtsa denean”, adierazi du euskal zentro teknologikoko zuzendari nagusi Marcelino Caballerok.

Haririk gabeko komunikazio industrialek, aeronautika, energia eta trena bezalako sektoreetan aplikazio ahalmena dute.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow