Produktu teknologiko aurreratuak garatzeko aliantza

18 urria, 2016
IK4-Tekniker eta Maier-eko ordezkariak akordioaren sinaketan

IK4-Tekniker zentro teknologikoak eta automobilgintzarako osagaiak fabrikatzen dituen Maier enpresak lankidetza hitzarmena sinatu dute

 

I+G+b arloko gaitasunak bateratzeko asmoz, IK4-Tekniker euskal zentro teknologikoak eta automobilgintzarako osagaiak fabrikatzen dituen Maier konpainiak, produktu teknologiko aurreratuak eta zerbitzu berritzaileak elkarren artean garatzea ahalbidetuko duen lankidetza hitzarmena sinatu dute.

 

Hitzarmena joan den astean sinatu zuten Eibarko zentroaren egoitzan, eta horren bitartez, balioa gaineratu nahi zaio Maier Technology Center-en jarduerari (fabrikatzaile bizkaitarraren garapen teknologikoko unitateari).

 

Akordioan aurreikusitako neurrien artean, IK4-Tekniker-ek azaleko tratamenduei aplikatutako fabrikazio-teknologietan zein prozesuen automatizazioan eta eskalatzean egingo duen ezagutza-ekarpena nabarmen daiteke.

 

Bi zentroek elkarlanean jardungo dute I+G+b arloko proiektuak garatzeko, ikerketa-ahaleginak merkatuaren egiazko beharretara egokituz. Gainera, zentroak, Maierrek berrikuntza kudeatzeko prestatzen duen urteroko planean parte hartu eta emaitzak maximizatzeko teknologiak eta aldez aurreko ikerketak garatuko ditu.

 

2017ko urrira arte indarrean egongo den akordio honek, halaber, nazioarteko aliantza teknologikoak sustatuko ditu, jardueren emaitzak hobetzearren.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow