Ulmak Rio de Janeiroko aireportuan ekipajea kudeatzeko sistema bat eskuratu du

28 December, 2015

Ulma Taldeko Ulma Handling Systems logisitka dibisioak, Rio de Janeiroko Antônio Carlos Jobim aireportu internazionaleko ikuskaritza sistema baten horniketa, instalakuntza eta martxan jartzea eta ekipajeak sailkatzeko proiektu bat lortu du.

Proiektua, Joko Olinpikoak direla eta, Rion jasotzea espero den bidaiari andanari erantzuna emateko helburuarekin, aireportuko instalakuntzen asmo handiko berrikuntza planaren baitan aurkitzen da.

Ulmaren sistemak, fakturaziorako 62 mostradore berri, maila- anitzeko bi ikuskaritza zirkuitu eta aukeratutako helmugaren arabera, 7 formakuntza karruseletako batera, ekipajea garraiatuko duen abiadura handiko klasifikazio lerro bat izango ditu.

Gainera, maila informatikoaren barruan, konpainiak ekipajea sailkatzeko esleipena kudeatuko duen eta instalakuntza osoaren monitorizazioa ahalbidetuko duen sistema informatikoa garatuko du.

2016ko apirilean bukatuko den proiektuak, aireportuak ekipajea prozesatzeko gaitasuna bikoiztea eta bere gaitasun logistikoa 3.000 maleta/orduko areagotzea ahalbidetuko du.

Ekipaje kudeaketa sistemak

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow