ULMA Taldeak packaging negoziorako lantegi berri bat ireki du

18 urtarrila, 2018
ULMA packaging lantegi berriaren irudia

Instalazio berria Gipuzkoako Oñati herrian kokatuta dago

 

ULMA euskal industria-talde kooperatiboak bost milioi euroko inbertsioa egin du packaging dibisiorako ekoizpen-lantegi berri bat eraikitzeko, Gipuzkoako Oñati herrian.

 

Instalazio berria termozigilatze jarduerara zuzenduta dago eta 5.000 metro koadroko azalera du, bi altueratan banatuta; horietatik, 4.000 metro koadro ekoizpen-esparruari eta gainontzekoa bulegoei dagozkie.

 

Lantegiak urteko 400 makinatik gorako ekoizpen-gaitasuna du eta “lean” kudeaketa-eredua erabiltzen du, termozigilatze-makinen ekoizpena epe laburretan eta baliabideen eraginkortasun handiaz gauzatzeko.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow