Ulma-k Portugalgo zentral hidroelektriko baterako soluzioak eskaini ditu

14 uztaila, 2016
Venda Nova III zentral hidroelektrikoak 781 MWeko potentzia du

Konpainia gipuzkoarrak Portugalen iparraldean kokatuta dagoen Venda Nova III zentralaren proiektuan lan egin du.

 

Ulma Construction enpresak hainbat soluzio eskaini ditu Venda Nova III zentral hidroelektrikoko tunelak eraikitzeko proiekturako. Portugalen iparraldean kokatuta dagoen instalazio honek 781 MWeko guztizko potentzia dauka. Proiektuan lurpeko 9 kilometrotik gorako galeriak eraikitzea aurreikusi da, eta enpresak zabaldutako ohar baten arabera, jarduketa horretan, hainbat sistema erabili behar izan dira bezeroarekin adostutako geometriak eta epeak bete ahal izateko.

 

Tamaina horretako instalazioak eraikitzeko, material kopuru zabala erabili behar da nahitaez. Proiektu honetan, 2.000 tonatik gorako ekipoen horniketa egin behar izan da. Venda Nova III zentralaren eraikuntzak 320 milioi euro inguruko inbertsioa suposatu.

 

Hauexek dira instalazioaren osagai nagusiak: lurpeko zentral bat, tuneleko zirkuitu hidrauliko bat eta hainbat putzu eta tunel osagarri. Multzo osoa bi sorgailu-talde itzulgarriz osatuta dago, eta sorgailuak 200 m³/s-ko emaria hartzeko edukiera duen instalazio hidraulikoaren bitartez elikatzen dira.

 

Ulma Construction-en aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow