Ulmak automatizazio logistikoko sistema bat instalatu du brasildar enpresa batentzat

19 apirila, 2016
Brandili enpresa hegoaldeko Santa Catarina brasildar estatuan aurkitzen da

Dispositiboak azken belaunaldiko garabi pilatzaile bat du. Gipuzkoako Ulma taldeko Ulma Handling Systems logistika sailak, brasildar Brandili ehungintza enpresarentzako biltegiratze automatikoko eta eskaerak prestatzeko sistema berri bat garatu du.

Sistemak azken belaunaldiko Mini Load garabi pilatzaile bat izateaz gain, sorter sistema handitu du, honela, sailkatze automatikoko sistemako irteerek 50 unitate gehiago izan ditzakete.

Sistema hau, gipuzkoar taldeak, haur- modan espezializatutako brasildar enpresan instalatzen duen automatizazio logistikoko bigarren proiektua da.

Ulmak Brasilgo hegoaldeko Santa Catarina estatuko enpresarentzat diseinatutako lehen dispositibo logistikoak bi Mini Load garabi pilatzaile, erretilu bikoitzentzako diseinatutako sailkatze sistema bat eta Pick to Light soluzio bat zituen, langileak eskaera anitzak prestatzeko prozesuan gidatzeko aukera ematen zuena.

Bere automatizazio prozesua hasi baino lehen, Brandiliren logistika eskuz egiten zen bere osotasunean eta eskaeren prestaketa paperan inprimatutako paperen bidez egiten zen.

Ulmak zabaldutako komunikatu baten arabera, sistema berriak erabilera asko ditu eta merkatuaren eskaera aldakorretara moldatzeko gai da.

 

Ulma Handlings Systems-en gailua Brandili-n

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow