Tratamendu termikoen inguruko azken aurrerapen teknologikoak aztertzeko jardunaldia

16 November, 2017
Ekitaldia IK4-AZTERLANen egoitzan egingo da

IK4-Azterlan zentro teknologikoak Trater Day-ren edizio berri bat antolatu du

 

Tratamendu termikoen sektoreak aeronautika, ontzigintza eta automobilgintza bezalako eskari handiko sektoreen beharrizanei egokitutako soluzio teknologiko berriak garatzeko erronkari aurre egin behar dio, eta horretarako, berrikuntzaren alde apustu egin behar du, material berri malguagoak eta arinagoak sortu nahi baldin baditu.

 

Testuinguru honetan, IK4-Azterlan euskal zentro teknologikoak eta Tabira Fundazioak Trater Day Tratamendu Termikoari buruzko Foroaren hirugarren edizioa antolatuko dute azaroaren 23an. Industria metal-mekanikoak lehian jarduteko duen posizionamendua hobetzen lagun dezaketen aurrerapen teknologikoak identifikatzea da jardunaldi honen helburua.

 

Durangon egingo den saio honetan, halaber, sektorearen azken joerak eta proposamen teknologikoak aztertuko dira, Energia Klusterraren ohar baten arabera.

 

Foroan hainbat enpresak eta erakundek parte hartzea ere aurreikusi dute, Talens Systems, ETXE-TAR Group edota CEIT-IK4 tarteko direla.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow