Itsasoko energia guztiarekin

19 urria, 2016
Armintzako kosta, MARMOK-A-5 gailua instalatu den lekua

Oceantec Energías Marinas euskal enpresak gailu bat instalatu du Armintzako entsegu plataforman olatuen energia aprobetxatzeko asmoz

 

42 metroko luzera du, 80 tona pisu eta MARMOK-A-5 deitura jaso du. Olatuen indarra energia bihurtzeko diseinatutako gailua da eta berriki, BiMEPen itsas- entseguetarako, Armintzako kostaren aurrean duen plataforman instalatu dute.

 

Oceantec Energías Marinas euskal enpresa, iragan urriaren 12an, urte betez proba fasean funtzionatuko duen ekipamendu hau garraiatzeko eta instalatzeko lanak betetzeko ardura izan zuen.

 

Buia erraldoi baten itxura duen MARMOK-A-5, potentzia baxuko (30kW) gailuan datza. Ekipamendu hau, energia sortzeko gai da, ur- zutabe oszilatzailearen printzipioaren bitartez.

 

Gailuaren entsegu jarduerak, Horizon 2020 ikerkuntza eta berrikuntza programak diruz lagundutako eta Tecnalia korporazioak koordinatutako Open Sea Operating Experience to Reduce Wave Energy Cost (OPERA) europar proiektuaren testuinguruan kokatzen dira.

 

Olatuen energia biltzearen merkatuak, 2030 urtera bitartean, 8.500 milioi bat euroko inbertsioa behar eta 50.000 bat lanpostu sortuko dituela kalkulatzen da. Industria undimotriza, euskal instituzioentzako garapen estrategikorako sail energetikoetako bat da eta bertan, eskaintza zientifiko eta teknologikoa bermatzea gura da.

 

 

BIMEPen itsas-entseguetarako plataformaren bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow