Laser teknologia makineria neurtzeko

21 apirila, 2016
Teknologia honek, maila interferometrikoan doitasuna mantentzea ahalbidetzen du kalibrazio prozesu osoan

IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoa, koordenatu handien bidez neurtzeko makinen kalibrazioak egiteko ziurtagiri prozesuan murgilduta dago.

Egun 1.500 mm baino handiagoko koordenatu bidez neurtzeko makinen parke garrantzitsua dago. Tankera honetako ekipamenduak patroi fisikoen bidez kalibratzen dira eta honek zailtasunak dakartza, patroi luzeak  modu fidagarri eta azkarrean erabiltzean.

Testuinguru honetan, IK4-TEKNIKER laser interferometria sistemaren erabileran oinarritu da, ETALON AG markaren laser tracer izena duenean. Laser honek, haztagailutik hurbil kokatutako islagailua jarraitzeko gai da, desplazamendu linealen neurketekin batera.

Teknologia honen erabilerak, kalibrazio prozesu osoan doitasuna mantentzen laguntzen du maila interferometrikoan eta makinen geldialdi denbora asko txikitzen du, makinaren tamaina edonolakoa dela ere.

Zentro teknologikoak Makina- erremintaren Biurteko Azokaren hurrengo edizioan aurkeztuko dituen prozesuetako bat den neurketarako prozedura hau, Egiaztatze Erakunde Nazionalaren (ENAC) ziurtagiria lortzeko bidean dago, tamaina erdi-handiko MMC-en kalibraziorako.

Patente eskaera, ISO (Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea) erakundeak egindako arau teknikoaren berrikusketaren ondoren heldu da. Koordenatu bidez neurtzeko makinen kalibraziorako patroi gisa, laser interferometria erabiltzeko aukera gehitu zuen eskaerak.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow