Tecnaliak teknologia digitala darabil Madrilgo aireportuaren egoera ezagutzeko asmoz

4 December, 2017
Lanak Madrilgo aireportuko 1, 2 eta 3 terminaletan egiten ari dira

Korporazio teknologikoak laser bidezko 3D eskaneatzeaz eta aerodromoko zenbait terminaletako modelatuak sortzeaz arduratuko da

 

Tecnalia euskal korporazio teknologikoaren aditu talde bat, 3D eskaneatze teknikak erabiltzen hasi da, Madril-Barajas aireportuanBuilding Information Modeling (BIM) eraikuntza-proiektuen kudeaketa metodologia aktibatzeko, beti ere eraikuntzen egoera ezagutu, kudeaketa hobetu eta mantentze lanak optimizatze aldera.

 

Sistemak eraikuntza-proiektu baten informazio guztia, informazio digitaleko modelo batean batzeko aukera ematen du eta diseinu sistema tradizionalen eboluzioa suposatzen du, izan ere, beste faktore batzuen artean, informazio geometrikoa, denbora-tarteen kalkulua, kostuen aurreikuspena edo ingurumen gaineko eraginaren txertatzea ahalbidetzen baitu.

 

Madrilgo aireportuko 1, 2 eta 3 terminaletan egiten ari diren lanak, AENAk PROINTEC ingeniaritzari esleitutako eta Tecnaliak kolaboratzen duen asistentzia teknikorako kontratuaren testuinguruan kokatzen da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow