Tecnaliak elektrizitate-sare adimendunetarako garapen teknologikoak aurkeztuko ditu Vienan

22 October, 2015

Tecnalia korporazio teknologikoak elektrizitate-sare adimendunetako I+Garen eta berrikuntza-produktuen ebaluazio-zerbitzuen arloetako azken garapenak aurkeztuko ditu azaroan, Vienan antolatuko den European Utility Week (EUW) nazioarteko azokaren barruan.

Korporazioak, Energia Klusterraren standean izango duen partehartzeaz, elektrizitate-sareen eraginkortasuna hobetzeko ikerketa-proiektu desberdinetarako garatu dituen teknologiak erakutsiko ditu.

Aurkeztuko dituen garapenen artean, elektrizitatea banatzen duten enpresei zerbitzu berriak emateko aukera eskainiko dizkien Data Analytics-eko soluzioak nabarmen daitezke.

Era berean, korporazioak ezagutzera emango du, tentsio baxuan eta bereziki PLC komunikazioen bitartez erabil daitezkeen komunikazio-kanal berrien inguruko aholkularitza teknologikoan bildu duen esperientzia guztia.

Horrez gain, elektrizitate-sareen sektorearen etorkizuna zehaztuko duten teknologien eta kudeaketa-eredu berrien potentzialtasuna azalduko da, biltegiratzea barne duten autosorkuntza-sistemak kasu.

Tecnalia – Sare adimentsuetarako laborategi elektrikoak

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow