Tecnaliak ekipo berriak erosi ditu elektrizitate-laborategietarako

25 maiatza, 2016
Sorgailuak isolamenduko tentsio-maila 362 kilovolterainokoa duten ekipoen saiakuntzak egitea ahalbidetuko du

Euskal korporazio teknologikoak bultzada-sorgailu bat eskuratu du

Elektrizitate-instalazioetako saiakuntza-gaitasuna hobetzeko asmoz, Tecnalia korporazio teknologikoko goi-tentsioko laborategiak 362 kilovolterainoko isolamenduko tentsio-maila duten ekipoen saiakuntzak egitea ahalbidetuko duen bultzada-sorgailu berri bat erosi du.

Erosketa instalazioak hobetzeko prozesuaren barruan gauzatu da, banaketa eta garraio sareetako elektrizitate-ekipoen ziurtapen-prozesuak osatu ahal izateko.

Bultzada-sorgailu berriari esker, Tecnaliak erabat hornituta dauden goi-tentsioko bi laborategi izango ditu aurrerantzean, bata 72,5 kVekoa eta bestea 362 kVekoa, hurrenez hurren.

Euskal korporazioaren goi-tentsioko instalazioak saiakuntzak egiteko esparru bat dauka, goi-tentsioko iturriak eta 1.800 kVeko sorgailu bat, izpi motako bultzada, uhin laburra edota eragiketa-bultzada gisako saiakuntzak gauzatzeko.

Tecnaliak 2014an inauguratu zituen laborategi berriak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, Zamudion, eta iaz hainbat inbertsio egin zituen saiakuntzen arloan dituzten gaitasunak hobetzeko asmoz.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow