Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 26 ekaina, 2018 I+G Nazioartekotzea

Tamaina handiagoa etorkizuna bermatzeko

Bere sektoreko erreferente den Orona euskal kooperatibak Europan instalatzen diren hamar igogailutik bat egiten du, 30 lantegi ditu hamaika herrialdetan eta 5.000 langile enplegatzen ditu
Orona egoitza Hernanin.

Bere sektoreko erreferente den Orona euskal kooperatibak Europan instalatzen diren hamar igogailutik bat egiten du, 30 lantegi ditu hamaika herrialdetan eta 5.000 langile enplegatzen ditu

 

Orona erreferentziazko euskal talde kooperatiboa da igogailuen sektorean; mende erdiko esperientzia du, eta Europa eta Amerikako hamaika herrialdetan kokatutako hogeita hamar bat lantegi biltzen ditu. Ibilbide bikain horren adierazgarri, iaz %6,8 emendatu zituen nazioarteko merkatuko salmentak, 408 milioi lortzeraino eta fakturazio osoaren %58 ordezkatzeraino. Ia 5.000 profesional dituen konpainia horren asmoa da epe laburrean munduko lau konpainia multinazionalekin lehiatzeko gai den Europako igogailu operatzaile bakarra izatea. Mikel Tolosak, Garapen Kooperatiboko zuzendariak, hizpide hartu ditu Made in Basque Country irratsaioan bere negozio-ereduaren gakoak, zeinari esker bere teknologia inplementatu baitu munduko 250.000 igogailutan.

 

Beraz, Europan jartzen diren hamar igogailu berritik bat zuek egiten duzue …

Hala da, bai. Munduko 250.000 igogailuk dute Orona teknologia. Ingalaterran, Frantzian, Norvegian, Polonian, Brasilen, eta baita ere Australian.

 

Zenbat igogailu merkaturatu zenituzten iaz?

14.000 igogailu inguru.

 

Nola lortzen da dimentsio hori?

Duela 54 urte sortu genuen gure enpresa Gipuzkoan, eta denborarekin sektoreko lider bilakatu ginen Espainian. Baina bagenekien tamaina handiagoa behar genuela etorkizuneko proiektu bat bermatzeko, beraz, nazioarteko apustua egin behar izan genuen.

 

Zein zentzutan?

Esportatzen hasi ginen, baina gero beste maila bat erdietsi genuen, presente egon nahi genuelako herrialdeetan geure antolakundearekin eta gauzak egiteko geure moduarekin. Horri esker, gaur egun hamaika herrialdetan eskaintzen dugu Hernanin ematen dugun zerbitzua.

 

Baliteke zuen arrakastaren gakoetako bat izatea zuen zerbitzu integrala, hau da, igogailuak diseinatzeaz gain, fabrikatu, instalatu eta mantenimendu-lanak ere egiten dituzue.

Bai, zalantzarik gabe, baina nik esango nuke badirela bi gako gure negozio-eredua azaltzeko.  Lehenengoa, oso ongi dakigula zer egiten ari garen, geronek erabil dezakegula fabrikatzen dugun guztia eta hori berme bat dela gure produkzioa erosten duten enpresentzat. Bigarrena, teknologia asko txerta diezaiokegula fabrikatzen ari garen elementu horri, hau da igogailuari, eta, hain zuzen, teknologia horri esker gara lehiakorrak eta dauzkagu bi lantegi Euskadin.

 

Munduko lau konpainia multinazionalekin lehiatzeko gai den Europako igogailu-enpresa bakarra izan nahi duzue, “Orona UE” izeneko proiektu baten bitartez. Zertan datza?

Dagoeneko liderrak gara Espainian, baina hori ez da nahikoa gure etorkizuna bermatzeko. Horregatik, garrantzi handiko posizioa lortu nahi dugu Europan. Kontinente zaharreko bosgarren igogailu fabrikatzailea gara –hamargarrenak munduan- eta uste dugu geuri dagokigula posizio hori eta bertan errotu gaitezkeela. Hala, behar adina baliabide izango dugu pentsatzeko Oronak baduela etorkizuna. Ezin dugu ahaztu igogailuen sektorean gaudela eta Europan gure aurretik dauden lau multinazionalek munduko negozioaren %60 inguru hartzen dutela. Horregatik da tamaina hain garrantzitsua gure enpresarentzat.

 

Nolakoa izango da etorkizuneko igogailua?

Gaur egun merkatura ateratzen ari diren elementu gehienak bezala, askoz igogailu adimentsuagoa izango da, hurbilagoa, eta erabiltzaileen premiei erantzuteko gai izango dena, batzuen eta besteen premiak bereizteraino.

 

Esan genezake 4.0 igogailua izango dela?

Bai, dudarik gabe. Hori da behintzat joera…  Teknologia mordo bat erabili, zeintzuek transbertsalki eragiten diguten ez bakarrik igogailuen munduan baina baita ere beste produktu batzuetan.  Gure kasuan, gai izan behar dugu digitalizazioaren eta adimen artifizialaren inguruan garatzen ari diren berrikuntza guztiak integratzeko.

 

Ongi ulertu badizugu, igogailu horietan estaldurak ez du huts egingo, eta pantailak egongo dira telebista ikusteko, adibidez…

Edo jakin liteke laugarren solairuko bizilagunak nahiago duela bakarrik bidaiatu, eta bosgarrenekoari ez zaiola axola beste norbaitekin igo edo jaistea.  Funtsean, igogailuak gai izango dira erabiltzaileen premiei erantzuteko. Eta horretan ari gara lanean, ahalegina eginez 4.0 teknologia hori guztia gure produktuetan bistaratu eta inplementatzeko.

 

 

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
30 Azaroa, 2023 I+G
Armando Astarloa (UPV/EHU): “Talentua eta prestakuntza funtsezkoak dira erdieroaleen sektorean”
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2023 I+G
Rooster Capitalek I+Gak enpresak balizko inbertitzaileekin elkartzeko duen gaitasuna aztertzen du
Irakurri gehiago
6 Azaroa, 2023 I+G
Semantic Systems: “PILAR proiektuaren bidez, industria adimenduna lagundu nahi dugu konektibitate eta zerbitzu soluzio osoa garatuz”
Irakurri gehiago
26 iraila, 2023 I+G
Eva Arrilucea: “Ezin dugu teknologia- edo ekonomia-subiranotasunik izan industria subiranotasunik ez izanez gero”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak