Software librea, 4.0 Industria eta finantza zerbitzuentzat  

4 urria, 2016
LibreCon 2016n mundu mailako kasu arrakastatsuenak aurkeztuko dira

Software libre eta ezagutza irekiaren LibreCon 2016 kongresuak, publikorako izen-emate epea zabaldu du.

 

4.0 Industria bezalako software libre batek, euskal ekonomiaren lehiakortasunerako diziplina hain estrategiko batean eskaini ditzakeen erantzunak hausnartzea, azaroaren 22an eta 23an, Bilbon egingo den LibreCon 2016 deituriko software libre eta ezagutza irekiaren kongresuaren hurrengo edizioan jorratuko diren gaietako bat izango da.

 

Izen emate epea zabaldu berri duen hitzordua, Software Librearen Enpresen Federazio Nazionalak (ASOLIF) eta Teknologia Libreen eta Ezagutza Irekiaren Enpresen Euskadiko Elkarteak (ESLE) antolatu dute.

 

Aurten foroa, finantza zerbitzuek eta 4.0 Industriak, hots, fabrikazioaren esparruetan, informazioaren eta komunikazioaren teknologien aplikazioan oinarritzen den industria produkzioaren paradigma berriak, planteatutako erronkak eztabaidatzera bideratuta egongo da.

 

Antolatzaileek, kongresuaren programazioak, software libre eta ezagutza irekiarekin erlazionatutako 80 txosten eta arrakasta kasu inguru osa ditzala aurreikusten dute. Orain arte ia 600 enpresetako ordezkarien parte hartzea konfirmatuta dago. Txosten emaileen artean, Santander Bankua, BBVA, Telefónica, BMW, Irizar edo Samsung konpainietako ordezkariak izango dira.

 

Kongresua Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da eta antolatzaileek helarazitako ohar baten arabera, 1.500 pertsona bertaratu daitezen espero da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow