Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 Marzo, 2018 I+G

Sistema automatizatuak ibilgailu arinagoak ekoizteko

Automobilgintza sektoreko piezak elkartzeko ekoizpen-zelula automatizatua garatzea da Tecnalia euskal korporazio teknologikoa partaide duen proiektu europarraren helburua

Automobilgintza sektoreko piezak elkartzeko ekoizpen-zelula automatizatua garatzea da Tecnalia euskal korporazio teknologikoa partaide duen proiektu europarraren helburua

Automobilgintza sektore tradizionalak CO2 isurketak murriztea, hirietako kutsadurari buruzko araudia errespetatzea eta ibilgailuen pisua arintzea bezalako erronkei aurre behar die, bai sektorearen lehiakortasunari eusteko, baita garapen iraunkorraren aldeko politiketara egokitzeko ere.

 

Egoera honetan, Tecnalia euskal korporazio teknologikoa, laser-teknologiaren eta indukzio bidezko beroketaren laguntzaz ibilgailuetako piezak era eraginkorragoan zigilatzea ahalbidetuko duen ekoizpen-zelula automatizatu baten garapenean parte hartzen ari da.

 

Azken osagaiaren pisua % 20 murrizteko aukera ematea da ekoizpen-sistema berri honen helburua, ekoizpen-kostuak gutxituz eta ingurumen-inpaktua murriztuz material birziklagarriaren erabilpenaz.

 

Ekoizpen-teknologia berri hau H2020 Flexhyjoin deritzon proiektu europarraren barruan garatzen ari da, Tecnalia zentroaren eta IVW, Gübesch, EDAG, CRF, NIT, Fraunhofer ILT, KGR eta FILL konpainien partaidetzaz. Ekimena 2015ean abiatu eta 2018ko abenduan amaituko da.

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak