Ceit-IK4 zentro teknologikoa, trenen funtzionamendua optimizatzera lagunduko duten sistemak garatzeko europar proiektu bateko buru da
Kostuak murriztu eta segurtasuna areagotze aldera, Ceit-IK4 zentro teknologikoak System for vehicle-infraestructure Interaction Assets health status monitoring (SIA) europar proiektuan, alegia, trenetako elementu kritikoen mantentzea optimizatzen lagunduko duten soluzioak garatuko dituen ekimenean parte hartzen ari da.
Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarean bildutako entitate ikertzailea buru duen nazioarteko programa honen helburua, mantentze kostu gehien eragiten dituzten treneko zatien, hala nola, gurpilen, errailen, korronte-harguneen, katenarien eta linea elektrikoen egoera hobeto ezagutzeko aukera luzatzen duten informazio sistema batzuk garatzea da.
Europako beste zortzi bazkide presente dauden proiektuaren testuinguruan garatutako soluzioak, mantentze lanengatiko kostuak %15 murriztea ahalbidetuko du eta, horrez gain, rielak apurtzearen ondorioz sortutako errailetik irteteko arriskua %15 txikiagotzen du, beti ere Ceit- IK4-ren ohar baten arabera.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?