Sarikik 3Dko ikuskaritza-softwarea sortu du Vicomtech-IK4ren lankidetzaz

19 apirila, 2016
Teknologia honek 4.0 Industriaren garapenean aurrera egiten lagunduko du

4.0 Industriaren eskakizunei erantzungo dien datuak aztertzeko tresna bat diseinatzeko asmoz, Sariki Metrología  enpresak 3Dko ikuskaritza-softwarea sortu du, Vicomtech-IK4k garatutako teknologia integratuz, automobilgintza bezalako sektore estrategikoetarako.

Garapenak objektu jakin bateko 3 milioi puntu baino gehiago aztertu eta okerdura dimentsionalak 3Dan islatzea ahalbidetzen du. Aurrerapen honi esker, industria-erabilerako piezei mikra gutxi batzuetako akabera eman ahal izango zaie.

Sistemak laser-eskaner bat dauka objektuaren forma atzeman eta datuak hodeira bidaltzeko, eta 3Dan konparatzen ditu piezaren azala eta jatorrizko diseinua.

Hainbat industria-sektoretarako baliagarria den teknologia hau automobilgintzan erabiltzen da gaur egun, munduko automobil-ekoizpen osoaren ia % 8an, bata bestearen ondoan muntatzen diren osagaien forjaketa-prozesuak balioztatzeko.

Teknologia honen ezaugarri eta abantaila nagusien artean, sortutako datu-jarioa informazio-teknologien bitartez lotutako fabrikazio-inguruneetan oso-osorik integratzeko eskaintzen duen aukera da, big datako teknikak erabiltzen dituzten tresna analitikoen inplementazioa erraztuz.

Ikusmen artifiziala, errealitate areagotua edota Big Data bezalako teknologia elektronikoak eta informazio eta komunikazio teknologiak ekoizpen-prozesuetan txertatzea da 4.0 Industria deritzon fabrikazio-paradigma berriaren oinarria.

 

Sarikiren 3Dko ikuskaritza softwarea

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow